Hasiera > NUP Fundazioa > Prestakuntza jarraitua > Titulu berekiak > Humanidades, ciencias sociales y educación
Diploma honek 5 irakasgai ditu guztira, 3 modulutan antolatuak, eta horiek ere modu independentean egin daitezke.
Ikasle batek modulu bakoitza gainditutakoan, “espezializazio ikastaroa” egin izanaren ziurtagiria emanen dio NUPek. Hiru moduluak gaindituta, “Generoko Espezializazio Diploma” lortuko du.
Eskolen egutegia honako hau da:
Lehen seihilekoa (irailetik abendura): Genero Ikuspegia: Diziplinartekotasunetik Ekitea; eta Genero Desparekotasunen Diagnostiko Soziala
Bigarren seihilekoa (urtarriletik apirilera): Generoaren Ikuspegia Esku-hartze Sozialeko Proiektuetan; Genero Indarkeria; eta Berdintasuneko Agentearen Lanbide Profila
Programa |
|||||
Moduluak |
Irakasgaiak |
ETCS |
Eskola-orduak |
Ikasleen lanorduak |
Aitortutako orduak |
1. modulua:
|
Genero Desparekotasunen Diagnostiko Soziala |
6 |
40 |
110 |
150 |
Generoaren Ikuspegia Esku-hartze Sozialeko Proiektuetan |
6 |
40 |
110 |
150 |
|
2. modulua:
|
Genero Ikuspegia: Diziplinartekotasunetik Ekitea |
6 |
40 |
110 |
150 |
Genero Indarkeria |
6 |
40 |
110 |
150 |
|
3. modulua: |
Berdintasuneko Agentearen Lanbide Profila |
6 |
40 |
110 |
150 |
Guztira: |
30 |
200 |
550 |
750 |
Irakasgai bakoitzak 6 ECTS kreditu ditu, honela banatuak: 40 eskola-ordu eta ikasleen lan autonomorako 110 ordu.
Ebaluazioa jarraitua eta hezigarria izanen da, eta honako hauetan oinarrituko da: ikasgelan parte hartzea, ikuspegi pertsonal kritikoa garatzea, gomendatutako irakurketei buruzko saioen aurreko lan indibidual eta autonomoa (irakurketa-fitxa), irakasle arduradunekin egindako taldeko lanak eta irakasgai bakoitzean egindako banakako lanak, irakasgaietako edukiak ikasteko eta garatzeko.
Horretarako, alde batetik, eskola bakoitzaren aurretik lan autonomoa egin behar da (fitxak irakurri eta egin); eta, bestetik, lantaldeak ezarri behar dira, eta horien kohesioa baloratuko da besteak beste. Gelako parte-hartzea eta proposatutako gaiei buruz egindako lanen aurkezpenak ere hartuko dira kontuan. Horretaz guztiaz gain, genero desberdintasunen eremuei buruzko gaitasun kritikoaren eta analitikoaren garapena ebaluatuko da, baita ikerketarako eta esku-hartzerako ezagutza, metodologia eta teknika ez-androzentrikoak eskuratu izana ere; horrek esan nahi du berdintasun politiken eta planen diseinua ezagutu behar dela.
Irakasgaietan, jarduera hauek ebaluatzen ahalko dira: