Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Humanidades, ciencias sociales y educación

Espezializazio Diploma Generoan (Desagertzear)

Aurkezpena

Generoko Espezializazioko Diploma desagertzear dago, eta titulua lortzeko egin gabeko irakasgaiak dituzten ikasleak bakarrik matrikulatu ahal izango dira bertan.

Irakasgaiak egiteko aldia bi ikasturtekoa izango da gehienez. (2022/23 y 2023/24)

Ikasketak amaitu nahi dituzten pertsonek informazio gehiago jaso dezakete 948 168939 telefonoan

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Generoko Espezializazio Diploma izeneko titulu berekiaren helburua honako hau da: Gizarte Zientzien arloko profesionalei prestakuntza-lerro bat ematea beren jardun profesionalean genero ikuspegia txertatu dezaten, esku-hartze sozialean oro har eta emakumeekiko esku-hartzean bereziki.

80ko hamarkadaz geroztik, Espainiako unibertsitateetan genero ikasketak txertatuz joan dira, eta, gaur egun, ezarpen maila nabarmena dute mugimendu feministak egindako lanari eta herrietan, Estatuan eta Europan ezarritako berdintasun-politikei esker.

Berdintasunerako Lege Organikoak, gainera, aukera-berdintasunean oinarritutako prestakuntza bultzatzen du administrazio publikoetan, enpresa-munduan, enplegurako prestakuntzan, osasunean, hezkuntzan eta epailetzan, eta berdintasuneko agenteen lanbide profilaren sorrera sustatzen du. Ikuspegi hori zeharka txertatzen dela bermatuko duten profesionalak prestatzeko premia dela eta, unibertsitateek konpromisoa hartu behar dute prestakuntza-ildo hori sustatzeko.

Programaren edukien bidez hainbat atal landuko dira: gai teorikoak eta kontzeptualak, genero desberdintasunen eta horiek esparru desberdinetan duten agerpenaren analisia, eta genero-ikuspegia aplikatzen duten esku-hartze sozialeko zenbait jardunbidetarako hurbilpena. Heldu den ikasturtean, nobedade gisara, aukera egonen da Generoko Espezializazio Diploma bere moduluak modu independentean eginez gauzatzeko, (ikus “Programa eta ebaluazioa” ataleko informazioa).

Nafarroan halako ezaugarriak dituen titulu bakarra den hau hamarkada bat baino gehiagoko esperientzian dago oinarritua, Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Sozialeko Unibertsitate Masterraren parte den Generoko Espezializazio Modulua bezalaxe, eta horrek bermatu egiten du irakaskuntzaren kalitatea ebaluatua dagoela.

Helburuak:

  • Genero-ikuspegiaren elementu kontzeptual eta metodologikoak ezagutu eta gizarte azterketan txertatu.
  • Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna azaltzen duten adierazleak aurkitu.
  • Androzentrismoa identifikatu eta diagnostiko sozialen lanketan desaktibatu.
  • Genero ikuspegia duten esku-hartze sozialeko proiektuen eta programen plangintza, jarraipena eta ebaluazioa egiteko tresnak garatu.
  • Genero indarkeriaren diziplinarteko lanketa konplexu bat garatu.
  • Genero indarkeriari aurrea hartzeko elementu sinboliko eta materialetan sakondu.
  • Berdintasuneko agentearen profila ezagutu: eginkizunak, laneko tresnak eta genero zeharkakotasunaren eta ahalduntzearen aplikazio praktiko profesionala.