• ES
  • EU
  • EN


Humanidades, ciencias sociales y educación


UNIBERTSITATEKO ADITUA BIZIKIDETZAN, ZIBERBIZIKIDETZAN ETA ESKOLA JAZARPENEAN

Aurkezpena

Convivencia Escolar

2. Inskripzio epe 2018/06/26tik 2018/08/20ra, eta egun horretan 23:59ra arte

           

Nori zuzenduta: Unibertsitateko tituludunentzat, lehentasunez hezkuntza-, psikologia- edo gizarte-arloekin lotutako profil profesionala dutenentzat edo 12ETCS edo gradu amaierako lana falta zaien gradu ikasleentzat. 

Egutegia: 2018ko irailatik a 2019ko ekainera                                                                                                   Modalitatea presentziala
Ordutegia:Osteguna 17:30etatik 21:00era Zenbatekoa 1.142€ unib. kom.  / 1.260€ kanpokoak
Kredituak 15 ECTS Laguntzailea Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua

 

IZENA EMAN  Inscripción abierta

Eskola bizikidetza kontzeptu konplexua da, zeinean gizarte, psikologia eta hezkuntza faktoreek esku hartzen baitute.  Egun, hezkuntza arloan lehentasuna duen egitekoa da, eta funtsezkoa eskola inklusiboan. Horretaz gainera, jakitun gara tratu onak ikastearen garrantziaz zenbait arazori aurrea hartzeko, hala nola eskola jazarpena edo genero indarkeria.

Eskola bizikidetzaz mintzatzeak esan nahi du pertsonen arteko harremanak aztertzea hezkuntza komunitatean. Ikuspegi horretatik, eskola bizikidetza ez da hainbeste indarkeriarik eza, baizik eta hezkuntza komunitateko kideek elkarrekin bizitzen ikasteko balio duen prozesua; prozesu horretan, funtsezko zeregina aitortzen zaie komunikazioari, errespetuari eta aniztasuna balioesteari.

Bestalde, ezin dugu ahantzi hezkuntza formalak eta nahitaezkoak gaur egun duen erronka hau: kultura eta herritartasun digitalerako heziketan parte hartzen dutenak alfabetatzea. Alfabetatze digitala beharrezkoa da IKTek eguneroko bizitzaren esparru guztietan eragindako aldaketei aurre egiteko: harremanetan, komunikazioan, ikaskuntzan, jakin-mina asetzekoan, aisialdian. 

Laguntzailea

Logo Gobierno Navarra                                                                   

 

Finantzaketa erraztasunak
ta
hobariak enpresentzat  

                               

         Facilidades de financiación y bonificaciones