Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Gaitasunetarako prestakuntza

Desparekotasuna, pobrezia eta inklusio soziala

AURKEZPENA

Garapen iraunkorraren ezinbesteko baldintza da pobretasuna errotik kentzea. “Desparekotasuna, pobrezia eta inklusio soziala” izeneko ikastaroan, desparekotasunen dinamikak nolakoak diren eta haien kontra borrokatzeko zer politika behar diren ikasiko duzu, eta bestelako sistema ekonomikoak bilatuko dituzu, lagungarriak izan daitezen aberastasuna herritar guztion artean hobeki banatzeko. 

 

EMAN IZENA   

 

HELBURUAK

  • Desparekotasunaren prozesuak ezagutuko dituzu ikastaro honi esker, eta zein diren pobretasun egoeran dagoen populazioak integratzeko dituen hesi nagusiak.
  • Aberastasuna herritar guztion artean hobeki banatzeko mekanismoak eta desparekotasunen aurkako politikak ulertzen lagunduko dizu.
  • Inklusioaren ikuspegia sartzen lagunduko dizu profesional gisa eta herritar gisa egiten dituzun gauzetan. Baliabiderik gabeko pertsonak bazterrean uzten dituzten hesiak identifikatzen jakinen duzu, ekiteko eta parte hartzeko duzun ingurunean eta diseinatzen dituzun programetan edo ekintzetan (hezkuntzan, osasun arloan, ingeniaritzetan, esku hartze sozialean, kudeaketa ekonomikoan).
  • Baliabide ekonomikorik gabeko pertsonen inklusioaren alde egiten duten ekintzak diseinatzen jakinen duzu.

 

 

IRAKASKUNTZA-GIDA

Deskarga ezazu hemen