Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Gaitasunetarako prestakuntza

Informazioaren bilaketa, ebaluazioa eta kudeaketa

 

AURKEZPENA

Informazio digital ugari erabiltzen eta konpartitzen ohituak gaude, informazio-sortzaile gisa nola -kontsumitzaile gisa. Gaur den egunean informazioa bere adierazpen guztietan izaten dugu aurrean: testuak, datuak eta mota guztietako eduki digitalak. Ikastaro honek modua emanen dizu identifikatzeko, bilatzeko, berreskuratzeko, hautatzeko, biltzeko eta antolatzeko informazio garrantzitsu guztia, eta halatan gauza izanen zara ongi kudeatzeko eta erabiltzeko.

 

EMAN IZENA   

 

 

HELBURUAK

Ikastaro hau egiten baduzu: 

• Zure informazio beharrak ongi adieraziko dituzu. 
• Informazio iturri egokiak identifikatzen ikasiko duzu. 
• Informazioa, datuak eta edukiak ingurune digitaletan bilatzeko gai izanen zara. 
• Modu kritikoan jakinen duzu informazioa analizatzen. 
• Informazio digitala biltegiratzen eta antolatzen ikasiko duzu. 
• Aipuak eta erreferentziak egiten ikasiko duzu. 

IRAKASKUNTZA-GIDA

Deskarga ezazu hemen

Deskarga