Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Ohar taula

2024(e)ko irailaren 12a

NUPek epea zabaldu du ikasleentzako nazioarteko garapenari eta lankidetzari buruzko doako ikastaro batean izena emateko

Prestakuntza hori irailetik azarora bitarteko zortzi larunbatetan eginen da goizez

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) zenbait titulaziotako 200dik gora ikaslek hartu dute parte gaur arte nafar erakundearen Prestakuntza Solidarioa programa berekian, zeina duela bi hamarkada jarri baitzen abian. Prestakuntza Solidarioa programan parte hartzeko eskaera NUPek urri hasieran argitaratuko duen ikasleentzako Nazioarteko Mugikortasunerako Deialdi Orokorrean egin behar da. Beren esperientzien berri emateko, ekimen horretan parte hartu duten ikasleek bideo bat egin dute beren herrialde hartzailetik: Álvaro Ranz Doncel eta Leyre Giménez Fañanas (Madagaskar),  Leire Ros Larumbe eta Asier Astiz De la Gracia (Kuba) eta Amaya Tanco Latienda eta Maite Barguilla Sanclaudio (Kolonbia).

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) nazioarteko programa horri esker ikasleek Latinoamerikako, Afrikako eta Asiako ingurune babesgabeetako garapenerako lankidetzako proiektuetan parte hartzen ahal dute. Destinoko herrialdeetako unibertsitateekin eta kontraparte lokalekin lankidetzan (garapenerako gobernuz kanpoko erakundeekin eta nazioarteko beste lankidetza-agentzia batzuekin) egiten da mugikortasun egonaldia.

Prestakuntzako Solidarioan parte hartzen duten ikasleen bideoetako baten fotograma. Amaya eta Maite ikasleak, Kolonbian.

Prestakuntza Solidarioko helburu nagusiak dira, batetik, unibertsitateko komunitateko kideen artean solidaritatea eta garapenerako hezkuntzaren balioak sustatzea , eta, bestetik, prestakuntza profesional praktikoa eskaintzea nazioarteko garapenaren esparruan. Programan parte hartzeko, nazioarteko lankidetzari eta garapenari buruzko 3 ECTS kredituko ikastaro bat egin behar da aurretik.


A3U - Alumni

POSTONTZIA

Unibertsitate-Gizarte Fundazioa
Sario Eraikina. Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea
Tel. Kanpoko deiak: 948 16 98 12 WhatsApp: 619 649 999
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Facebook  X  instagram  Linkedin