Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Ohar taula

2023(e)ko urriaren 27a

NUPek Elena Sáenz eta Mondragon Korporazioari eman dizkie, hurrenez hurren, Alumni Nabarmenaren eta Entitate Nabarmenaren sariak

Ekitaldi berean, unibertsitateko irakaskidegoetako kide berriek lanpostuaren jabetza hartu dute, eta omenaldia egin zaie erretiratuei eta erakundean lanean 25 urte bete dituztenei

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) ekitaldi bat egin du gaur, urriaren 27an (ostirala), Elena Sáenz Sainz ingeniariari Alumni Nabarmenaren Saria eta Mondragon Korporazioari Entitate Nabarmenaren Saria emateko. Ekitaldi instituzional berean, halaber, lanpostuaren jabetza hartu dute 2022-2023 ikasturtean lanpostua lortu duten irakasle titular berriek eta unibertsitateko katedradunek (bi figura horiek unibertsitateko irakaskidegoetakoak dira). Era berean, omenaldia egin zaie 2023an erakundean lanean 25 urte bete dituztenei (irakasle eta ikertzaileak eta administrazioko eta zerbitzuetako langileak) eta ikasturte honetan erretiroa hartu duten Unibertsitateko komunitateko kideei.

La alumni distinguida, Elena Sáenz, recoge su premio.

Elena Sáenz Alumni Nabarmenaren Saria jasotzen.

 

Ekitaldia 12:00etan hasi da Fernando Remacha aretoan, Ramón Gonzalo erakundeko errektorea buru zela. Harekin batera, hauek hartu dute parte: Joaquín Romero erakundeko kudeatzaileak, Inés Olaizola Irakasleen Gaietarako errektoreordeak, Cristina Bayona Ikasleen Gaietarako, Enpleguko eta Ekintzailetzako errektoreordeak eta Roldán Jimeno erakundeko idazkari nagusiak. 

Leire Muguerzak jaso du Mondragon Korporazioaren saria.

 


A3U - Alumni

POSTONTZIA

Unibertsitate-Gizarte Fundazioa
Sario Eraikina. Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko Campusa
31006 Iruñea
Tel. Kanpoko deiak: 948 16 98 12 WhatsApp: 619 649 999
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua

Facebook  X  instagram  Linkedin