Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Abantailak

Fidelizazio Planaren helburuak eta onurak

Lehen fase batean eskaintzen ditugun onurak hauek dira:

 

 

Lehentasuna izatea Unibertsitate-Gizartearen osoko bilkuretan

Urtero, Fundazioak Enpresaren eta Unibertsitatearen arteko topaketa bat antolatzen du, Unibertsitatearen eta enplegatzaileen artean elkarrizketarako esparru bat sortzeko asmoz. Esparru horretan hitzaldi-mahainguru bat egiten da, zeinetara enpresetako zuzendariak eta unibertsitate komunitateko kideak joaten baitira. Fidelizazioa duten enpresek lehentasunezko gonbidapena daukate ekitaldi horretara joateko.

 

Topaketak antolatzea, zenbait formaturekin, Fundazioko kide diren enpresek beste enpresa batzuekin eta Unibertsitatearekin dauzkaten harremanak sendotzen laguntzeko

Fundazioko teknikariak kide diren enpresen esanetara jartzen dira topaketak antolatzeko, lankidetzarako interesatzen zaizkien arduradun akademiko eta ikerketa taldeekin. Aipatu topaketak Unibertsitatean bertan edo entitateen lantokietan egiten dira, aukeran. Azken finean, xedetzat dugu Unibertsitateko ikertzaileen eta enpresen arteko komunikazioa erraztea eta komunak diren jakintza arloetan egon daitezkeen lankidetzarako aukerak aztertzea.

 

Enpresen aurkezpenak antolatzea, azken ikasturteetako ikasleentzat

Fundazioak kudeatzen du aurkezpenen antolamendua kide diren enpresentzat, interesa dutenean bakoitzak bere erakundea ezagutarazteko eta azken ikasturteetako ikasleei lan-praktikak eskaintzeko. Aurkezpenak Unibertsitatean egiten dira edo enpresen lantokietan, zeinetara bisitaldi antolatuak egiten baitira.

 

Profesionalentzako prestakuntza: neurrira eta prezio berezietan

Kide diren enpresek deskontua daukate Fundazioak bereziki profesionalentzat antolatzen dituen ikastaroen inskripzioko prezioetan.

 

Fundazioaren informazio buletina jasotzea

Aldizka (martxo, ekain eta urrian), enpresek buletin elektroniko bat jasoko dute, Fundazioaren eta kide diren enpresen albisteekin. Horrela, beste entitate batzuen eta Fundazioaren beraren egungo gaien berri edukiko dute (profesionalentzako prestakuntza eskaintza, titulu berekiak, enpresa berrikuntzako mintegia etab.)

 

Enpresaren izena azaltzea Fundazioaren urteko txostenean eta gure webgunean

Kide diren enpresak Fundazioaren webgunean agertuko dira, beren webgune instituzionalera doan esteka baten bitartez. Horrela, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin duten lankidetza eta Erantzukizun Sozial Korporatiboaren (ESK) aldeko beren apustu irmoa jakinaraziko dira. Halaber, Fundazioko kide bezala agertuko dira urteko jardueren txostenean.

 

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ekitaldi akademikoetarako gonbidapena

Kide diren enpresek gonbidapen bana jasoko dute Unibertsitatearen ekitaldi akademiko esanguratsuenetarako (Hasiera Ekitaldia, Honoris Causa Doktorearen Inbestidura Ekitaldia etab.).

  

Esker oneko oharra

Urtean behin esker oneko ohar bat argitaratuko da, eta Fundazioko kide diren enpresa guztien izena aipatuko da.

 

Ikasgelak erabilgarri edukitzea (Sario eraikinean)

Kide diren enpresek eskubidea dute Fundazioko ikasgelak eskatu eta, libre egotekotan, erabiltzeko. Adibidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleei hautaprobak egiteko, lan-bilerak egiteko etab.