Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Iragarki Ohola

Tailerra: Nola erabili Sigma aplikazioa doktoretzak kudeatzeko

Doktoretza Eskolak bi saio antolatu ditu (komeni zaizun saioa aukera dezazun) doktoretza-programen eskakizunei buruzko zalantzak argitzeko; batez ere, prestakuntza-jarduerak egiteari eta haiek Sigma aplikazioaren “Jardueren Dokumentua” izenekoan erregistratzeari buruzko zalantzak argituko dira.

Saioak presentzialak izanen dira, eta trukean ez zaie prestakuntza-ordurik emanen doktoregaiei.

Non eta noiz:

  • Maiatzaren 6an, Ikasgelategiko 016. ikasgelan, 16:30ean.
  • Maiatzaren 7an, Ikasgelategiko 016. ikasgelan, 16:30ean.

Doktoregaiek izena emateko formularioa (epea apirilaren 30eko 12:00etan bukatuko da)

Tutore eta zuzendariek izena emateko formularioa (epea apirilaren 30eko 12:00etan bukatuko da)