Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Iragarki Ohola

Doktoregaientzako Prestakuntza Plana - V. edizioa. G9 taldea - 2024

DOKTOREGAIENTZAKO PRESTAKUNTZA - INFORMAZIOA

Helburuak

1.- G9 taldearen Campus Digital Partekatuaren bitartez prestakuntza eskaintza komun bat izatea, G-9 taldeko doktoregaien prestakuntza planak osatzeko.

2.- Doktoregaiei kalitatezko prestakuntza birtual bat ematea, lagunduko duena gure ikasleen irakaskuntza eta ikaskuntzaren emaitzak gero eta hobeagoak izan daitezen.

Inskripzioa

  • Doktoretzako ikasle bakoitzak gehienez bi ikastaroetan izen emateko aukera izanen du.
  • Ikaspostuak inskripzio ordenaren arabera esleituko dira, eta ikaslearen unibertsitateak zehaztuko du behin betiko adjudikazio prozedura.
  • Ikastaro bakoitzeko 6 ikaspostu gordetzen dira unibertsitate bakoitzeko.
  • G-9 taldearen webgunearen bidez egiten da inskripzioa: http://www.uni-g9.net/formacion-para-doctorandos behar den inprimakia betez.

Ikastaroak doakoak dira.

Ikastaroak online ematen dira.

Izena emateko epea:

Otsailaren 3ko 8:00etatik otsailaren 22ko 14:00ak arte.

Egunak

Prestakuntza ekintzak apirilaren 17tik aurrera hasiko dira

Onartutako ikasleek posta elektronikoz jasoko dute behar duten informazioa.

Norentzat den

Unibertsitateen G9 taldeko unibertsitateetako batean Doktoretza Programa bat egiteko matrikula egin duten Doktoretzako ikasle guztientzat. Hauek dira unibertsitate horiek: Kantabriako Unibertsitatea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea, Extremadurako Unibertsitatea, Balear Uharteetako Unibertsitatea, Errioxako Unibertsitatea, Oviedoko Unibertsitatea. Euskal Herriko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Zaragozako Unibertsitatea.

Ziurtagiria

Ikastaroaren ziurtagiria eskuratzeko prestakuntzako doktoregaiak gaindituak izan behar ditu ikastaroaren koordinatzaileak proposatzen dizkion ebaluazio jarduerak.

G-9 taldeko Idazkaritza Nagusitik posta elektronikoz bidaliko dizkiete ziurtagiriak ikasleei.

Prestakuntza osatzen ez duten doktoregaiei zigorra ezarriko zaie hurrengo edizioetan, izena ematerakoan.

Informazio gehiago

cdc-g9@uni-g9.net - www.uni-g9.net