Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Iragarki Ohola

IKERKUNTZAREN OINARRIZKO ALDERDIAK (IOA) 2022-2023

Hasiera: abenduaren 12an, 09:30etik 13:30era, Sario eraikineko 04. ikasgelan.

Programatutako saio presentzial guztiak (abenduaren 12koa, urtarrilaren 25ekoa, martxoaren 13koa eta apirilaren 20koa) ordu berean izanen dira: 09:30etik 13:30era.

IOA 1 jardueraren hasierako ekitaldia (2022ko abenduaren 12koa) Sario eraikineko 04. ikasgelan izanen da.

Joaquín Sevilla doktorea izanen da irakaslea.

“Ikerkuntzaren oinarrizko alderdiak” (IOA) NADOEk eskainitako zeharkako prestakuntza-jarduera bat da, eta bi irakasgai erdipresentzial bereizitan dago egituratua. Bi irakasgaiak modu independentean egiten ahal dira, hots, bietako bakar bat edo biak edozein ordenatan. Hauek dira irakasgaiak:

IOA 1 - Komunikazio Zientifikoa

Irakasgaiak bi saio presentzial ditu (3,5 ordukoa bakoitza), eta bi saioen arteko asteetan (4) zeregin batzuk egin beharko dira on line. Saio presentzialak abenduaren 12an eta urtarrilaren 25ean egitekoak dira.

Urtarrilaren 25eko saioa Sario eraikineko 04. ikasgelan izanen da.

IOA 2 - Zientzia eta Gizartea

Irakasgaiak bi saio presentzial ditu (3 ordukoa bakoitza), eta bi saioen arteko asteetan (3) zeregin batzuk egin beharko dira on line. Saio presentzialak martxoaren 13an eta apirilaren 20an egitekoak dira, Sario eraikineko 04. ikasgelan.

Jardueraren balorazioa:

IOA-1: 10 orduko zeharkako prestakuntza (ZP)

IOA-2: 6 orduko zeharkako prestakuntza (ZP) edo prestakuntza tematikoa (PT)