Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Iragarki Ohola

G-9 taldearen doktoretzako IX. jardunaldiak eta dibulgazio zientifikoko IV. jardunaldiak. 2022ko maiatzak 18, 19 eta 20 (Bilbo)

  • Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) izanen dira aurten G-9 Taldearen Doktoretzako IX. Jardunaldiak eta Dibulgazio Zientifikoko IV. Jardunaldiak. Horietan, doktoregaiek poster bat aurkeztuko dute egiten ari diren tesien edukiak azaltzeko. 
  • G-9 Taldearen Doktoretzako IX. Jardunaldien helburua doktoregaiei elkar ezagutzen laguntzea da, haien ikerketa-jarduera zabaltzea, doktoregaiei unibertsitateko ikerketa-karrera garatzeko alternatiba profesionalak eskaintzea eta doktoregaiek enpresetara berrikuntza eramatearen arduradun gisara duten zeregina nabarmentzea.
  • Inskripzioa martxoaren 7ko 23:59 arte egonen da zabalik, astelehena. (Izena eman eta gero, posterra escuela.doctorado@unavarra.es helbide elektronikora bidali beharko duzu adierazitako eguna baino lehen, PDF formatuan)