Hasiera > Parte hartzen duten entitateak
Zentroaren funtsezko ardatzetako bat ekimen sozialeko entitateekin elkarlanean aritzea da. Hortaz, Nafarroako edo Espainiako ekimen sozialeko entitateekin lankidetza-hitzarmenak sinatzea sustatuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoak.
Entitateak inplikatzea estrategikoa da, bi arrazoi hauengatik: batetik, entitate sozialek harreman zuzena dutelako arazo sozial nagusiekin eta talde ahulenekin; bestetik, arlo sozialeko eragile nagusiak direnez, aproposak direlako ikerketaren emaitzak jasotzeko eta erabiltzeko, eta, hala, gure gizartearen garapen soziala eta berdintasun eta integrazio mailak hobetzen laguntzeko. Entitate sozialak inplikatzeak esan nahi du zentroaren ikerketa-lerroen eta jardueren diseinuan parte hartuko dutela, eta horrek berekin ekar lezake, hala erabakiz gero, ekarpen ekonomikoa izatea eta ikerketa-proiektuetan laguntzea. Halakoetan, lankidetza-hitzarmen baten bidez gauzatzen da elkarlana.