Hasiera > Jarduerak > Jardueren egutegia
Berdintasunerako eta Gizarteratzeko Ikerketa Katedraren Nafarroako Desberdintasunari, Pobreziari eta Bazterketa Sozialari buruzko 2. Txostena aurkezteko eta eztabaidatzeko jardunaldia
Martxoaren 26an, 09:00etan | Osasun Zientzien Fakultateko Ekitaldi Aretoa | Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Aurreko urteetan egindako lanari jarraipena emanez, CIPARAIISek "Nafarroako desberdintasunari, pobreziari eta gizarte bazterketari buruzko bigarren txostena" argitaratu du, eta bertan biltzen dira esparru horretan egindako ikerketen emaitzak. Lanaren xedea da eguneratzea eta sakontzea 2007-2014 urteen arteko krisi ekonomikoak izan dituen ondorio sozial sakonen ezagutzan.
Aski ez balitz ere, jarduera ekonomikoaren hasierako murrizketa eta geroagoko haren eragina lan merkatu dual eta prekarioan, horri guztiari azkenik aurrekontu murrizketen eta gizarte programen urritzearen ondorioak gehitu zitzaizkion. Horrek guztiak eragina izan du biztanleria talde ahulenetan, eta areagotu egin ditu gizarte taldeen arteko desorekak, eta oraindik ere nafar gizartean luzez iraungo duen krisi sozial konplexu baten dinamikaren panorama eratu du.
Desberdintasunari dagozkion oinarrizko adierazleen bilakaera negatiboa eta bai Nafarroan bai gainerako lurraldeetan dagoen pobrezia eta gizarte bazterketa egiaztatzeaz gainera, jardunaldi hauetan zehazki aztertu nahi dira aurrekontuak doitzeko politikek duten eragina biztanleen babes sozialaren mailetan, hori nola igarotzen den jende askoren eguneroko bizitzaren baldintzetara eta kaltetuek garatuz joan diren egokitzapen eta erantzun prozesuak. Horrela, gizarte ekintzari eta erabaki politikoei dagokienez atera behar ditugun ondorioei buruzko gogoeta eta eztabaida bultzatu nahi dira. Abian jarritako jarduerek erakusten dituzten mugen eta iragarritako "Gizarteratze estrategia"ren eduki gabezien egiaztapenak are ageriagoan jarri dute gaiari buruz gogoeta egiteko beharra.