Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Mailegu-arauak

Mailakatutako irakurgaiak, aldizkariak eta filmak mailegatzeko zerbitzua Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegian matrikulaturik dauden ikasleek, ez beste inork, erabiltzeko da-
maileguak pertsonalak dira eta eskualdatu ezinezkoak, eta debekatuta dago hirugarrenen izenean maileguak eskatzea.
Libururen bat maileguan eraman duen ikaslea da liburuaren erantzulea, Ikastegiko liburutegian itzultzen duen arte.
Maileguen kontrola Ikastegiaren lehen solairuan kudeatzen da, eta erabiltzaileak behar bezala identifikatu beharko du bere burua Baliabide Zentroaren langileen aurrean. 
Itzulketak Baliabide Zentroko atarian berariaz paratutako ontzian egin ahalko dira.

Mailegurako baldintzak:
 

Ikasketa espediente bakoitzeko, 3 material batera eraman daitezke maileguan, baldintza hauekin:
* Mailakatutako irakurgaiak (liburuak) eta aldizkariak:
o Denbora: 15 egun baliodun, eta berritzeko aukera 1 izanda
* Filmak:
o Denbora: 3 egun baliodun, eta berritzeko aukera 1 izanda
 

Luzapena honako bide hauetaz eska daiteke: zentroan bertan, telefonoz (948 169791) edo posta elektronikoz: centro.idiomas@unavarra.es