Hasiera > UNESCO Katedra > Jarduerak > Argitalpenak eta dokumentazioa > Dokumentazioa
Nafarroako Biztanleria Etorkinari egindako III. Inkestaren landa-lana 2008ko lehen seihilekoaren amaieran egin zen. Une horretatik aurrera, gertakari eta aldaketa-prozesu ugari izan ziren testuinguru ekonomikoan, eta ondorio lazgarriak izan dituzte lan merkatuan denbora laburrean. Inkesta hori egin zenean, krisi ekonomikoaren ondorio sozialak ez ziren hautematen oraindik ez etorkinengan, ez Espainiako biztanleengan oro har. Horregatik, beharrezkoa da adieraztea txosten honek zer neurritan jarraitzen duen interesa izaten, haren zer elementuk segitzen duten puri-purian eta zer ikuspegitatik irakurri behar den gaur egun.
Txosten eta inkesta horien alderdirik garrantzitsuena haiek egin zireneko une historikoaren egokitasuna da. Izan ere, amaiera eman diote Nafarroan eta Espainia osoan azken hamarkadetan izan diren migrazioen historiako etapa luze bati. Deskargatu
Migrazioaren arloko politika publikoen plangintzak fenomenoaren dimentsioa ongi ezagutzea eta migrazioak harrera-gizarteetan duen eragina sakon aztertzea eskatzen du. Errealitate soziala aztertzea funtsezkoa da gerora errealitate horretara egokituko diren politikak aplikatzeko. 2006an sortu zenetik, Immigranteen Arretarako Bulegoa –eta, zehazki, Nafarroako Immigrazioaren Behatoki Iraunkorra– jakitun da helburu horren garrantziaz, eta apustu irmoa egiten ari da Nafarroara etortzea erabaki duten pertsonen migrazio proiektuen inguruabarrak eta baldintzak ezagutu eta ikertzeko. Jakina, azterketa hori dimentsio askoko ikuspegi batetik egiten da, elementu askok osatzen baitute eta modu integralean tratatu behar baitira.
2000. urteko lehenbiziko azterlan horren ondorioak oinarritzat hartu ziren Etorkinak Gizarteratzeko 2002-2006 Plana egiteko. Plan horrek gizarte integrazioko politika holistikoen alde egiten zuen, hau da, eremu guztietan zeharkakotasunaren bidez planteatzen diren eta gizartearen kohesioa nabarmentzen duten politiken alde. Deskargatu