Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Argitalpenak eta dokumentazioa

SAREKO LANA HAUR ETA NERABEEKIN ESKU HARTZEKO METODOLOGIA GISA: HURA FINKATZEKO GAKOAK11

 (Networking as a methodology for children and adolcescence intervention: keys for consolidation)

Haur eta nerabeenganako tratu ona sustatzea funtsezkoa da gure gizartearen orainerako eta etorkizunerako. Haiek babesteko, beharrezkoa da babesgabetasun edo gatazka kasuetan arreta jartzea, baina baita prebentzio ekintzak sustatzea ere. Familia, komunitatea, ikastetxea, osasun etxea edo gizarte zerbitzuak eragile protagonistak dira haurren eta gazteen arretan. Arreta emateko, lankidetzako ekintza koordinatu bat behar da, haien ongizate integrala lortzen lagunduko duen ikuspegi partekatu batekin. Sareko lan metodologiak ibilbide luzea du jada haur eta nerabeekin esku hartzeko prozesuetan, baina, nola sustatu? Nork gidatu behar du? Zer eduki landu behar dira? Nola finkatu behar da? Iruñean sarean egindako 5 lan esperientziatan oinarritutako ikerketa baten bidez, lan metodologia horren egungo ahalmen, muga eta erronka nagusiak identifikatu dira. Emaitzek aukera ematen dute esperientzia horiek sistematizatzeko, eskualdeei elkarrengandik ikasten laguntzeko eta sareko lana haur eta nerabeekin esku hartzeko metodologia gisa finkatzera bideratutako gakoak emateko.

1Esker ona: “Desparekotasuna eta haurren eskubideen sustapena” jardunaldiaren ondorioak jasotzen ditu lan honek. Jardunaldi hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Herritarrei, Bizikidetzari eta Pluralismoari buruzko Unesco Katedrak 2019an bultzatu zuen, Iruñeko Udaleko haurrei arreta emateko taldeekin lankidetzan eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren finantzaketarekin.

Revista sobre la infancia y la adolescencia, 18, 37-59 - Abril 2020 ISSN 2174- 7210. sarbidea: https://polipapers.upv.es/index.php/reinad/article/view/12936/12524 - Deskargatu: SAREKO LANA HAUR ETA NERABEEKIN ESKU HARTZEKO METODOLOGIA GISA: HURA FINKATZEKO GAKOAK1 

 

Nafarroako Desparekotasunari, Pobreziari eta Bazterketa Sozialari buruzko 1. Txostena: 2007-2011 aldiko krisiaren eragina

Unesco Katedrak, Nafarroako Desparekotasunari, Pobreziari eta Bazterketa Sozialari buruzko Ikerketa Zentroarekin batera, honako hau argitaratu du: “Nafarroako Desparekotasunari, Pobreziari eta Bazterketa Sozialari buruzko 1. Txostena: 2007-2011 aldiko krisiaren eragina”. 2011n informazioa biltzeko sistema bat jarri zen abian krisialdian Nafarroako pobrezia eta bazterketa zein egoeratan zegoen jakiteko, eta horren emaitza da argitalpen hau. Txostenaren helburua informazio dinamikoa biltzeko metodologia bat finkatzea da. Metodologia horretan, zenbait teknika osagarri erabiltzen dira Nafarroan desparekotasunak eragiten dituzten prozesuen errealitate konplexua ulertzeko. Deskargatu

Glosarioa - Gutxiengo erlijiosoak Nafarroan. Testuinguru orokorra eta bizikidetzaren kudeaketa, 2010 

 Deskargatu

 

Manifestua. Iruñeko Adierazpena. Foro proposatzailea estrategia inklusibo baterako, 2010 

Deskargatu

Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua finantziatu

logo gobierno de navarra

Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO Katedra
Sario Eraikina - Modulo 2 - Lehenengo solairua
Arrosadiako Campusa, z/g
31006 Iruñea
Tel. 948166190
Fax. 948166190
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua