Hasiera > UNESCO Katedra
Herritarrei, Bizikidetzari eta Pluralismoari buruzko UNESCO Katedraren proiektuak prestakuntza, ikerketa, zabalkundea eta elkarrizketa gune bat ezarri nahi du pluralismoaren eta aniztasunaren aberastasuna eta herritarren izaera inklusibo eta berdinzalea uztartzen dituzten prozesu demokratikoei buruz.
Honako jarduera-ildo hauek ditu: ikerketa, prestakuntza, gogoeta, topaketa, eztabaida, zabalkundea, sentsibilizazioa eta lankidetza soziala. Publiko heterogeneoa du helburu: ikasleak, irakasleak, ikertzaileak, administrazioko eta zerbitzuetako langileak, arlo askotako profesionalak, erakunde sozialetako kideak; azken batean, katedrak proposatzen dituen jardueretan interesa duten guztiak.