Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki-ohola

NUPeko Tracasa Katedrak antolaturiko Adimen Artifizialaren Asteak 720 lagun bildu ditu programatutako hamahiru jardueretan

Ekitaldiak bost egunez garatu dira Iruñeko lau agertokitan

Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuarekin lankidetzan antolatutako Adimen Artifizialaren Asteak 720 lagun bildu ditu bere bigarren edizioan, urriaren 14tik 18ra. Bost egun horietan, hamahiru jarduera programatu dira Iruñeko lau agertokitan (Arrosadiko campusa, Kondestablearen Jauregia, Bisitazioko Amen eraikina eta Nafarroako Liburutegia); zehazki, honako hauek egin dira: dibulgazio-hitzaldi bat, bi hitzaldi zientifiko, mahai-inguru bat, erakustaldiak zituen saio bat, bi ikerketa-mintegi, bi lehiaketa eta lau lantegi.

Irakurri albiste osoa.