Tracasa Katedrak antolatutako lehiaketaren finalak ehun bat lagun bildu zituen, eta adimen artifizialeko teknikak probatu zituzten
Áurea López Rodríguez, “Huella peregrina en Navarra” izeneko lanarekin, eta Ainhoa Arnaiz Tomé, “La IA no es para burros” lanarekin, izan ziren irabazleak hurrenez hurren arte digitalaren eta mikrokontakizunaren kategorietan, “Artea eta Adimen Artifiziala” lehiaketan. Lehiaketa atzo, osteguna, urriak 17, egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak (NUP) Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuarekin lankidetzan antolatutako Adimen Artifizialaren bigarren Astearen barnean. Ekitaldia NUPek Bisitazioko Amen komentu zaharrean duen egoitzako Ansoleaga Aretoan egin zen. Ehun bat lagun joan ziren ekitaldira, eta Adimen Artifizialeko hainbat teknika probatu zituzten.