Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki-ohola

NUPek doktoretzako 15 ikasle elkartu ditu adimen artifizialaren arloko ikerketari ikusgarritasuna emateko jardunaldi batean

Saioa Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak antolatutako Adimen Artifizialaren Astearen barruan egin da

Doktoretzako 15 ikaslek Iruñeko Arrosadiko campuseko mintegi batean parte hartu dute konputazioren zientziei eta adimen artifizialari buruzko lanak aurkezteko eta arlo horietako ikerketari ikusgarritasuna emateko. Saioa Adimen Artifizialaren bigarren Astean egin da, eta Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak (NUP) antolatu du, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuarekin lankidetzan. Jardunaldiaren izenburua “Adimen artifizialeko aurrerapenak” da, eta bi hitzaldi zientifiko egin dira Francisco Herrera Triguero Granadako Unibertsitateko katedradunaren eta Marisol Gómez Fernández  NAIR Center-Navarra Artificial Intelligence Research  erakundeko zuzendari zientifiko eta NUPeko irakasle titularraren eskutik.

Irakurri albiste osoa.