Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki-ohola

Aretoa bete zen NUPeko Adimen Artifizialaren Astearen inaugurazio-saioan, eta Julián Estévez irakasle eta dibulgatzaileak hartu zuen parte

Ekitaldiak ostiralera bitartean eginen dira, eta Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak antolatu ditu

Atzo, astelehena, urriak 14, osotara 140 lagunek bete zuten Iruñeko Kondestablearen Jauregiko ekitaldi-aretoa, Adimen Artifizialaren bigarren Astean parte hartzeko. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak antolatu du Astea Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuarekin lankidetzan. Ekitaldian “Kodetik gorputzera” izenburuko hitzaldia eman zuen Julián Estévez Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta errobotikari eta adimen artifizialari buruzko dibulgatzaileak, eta adimen artifizialak hamarkadetan zehar izan duen bilakaerari buruz hitz egin zuen.

Irakurri albiste osoa.