Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki-ohola

NUPek eta Tracasa Instrumentalek Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Katedra sortu dute

Haren helburuak dira, besteak beste, informazioaren teknologien arloan ezagutza sortzea eta administrazio publikoaren, lurraldearen eta gizartearen arloan irtenbide berritzaileak lantzea

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Tracasa Instrumentalek “Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Katedra” sortu dute. Haren helburua da ezagutza sortzea eta hedatzea informazioaren teknologien arloan, datuen tratamenduaren, prozesamenduaren eta analitika aurreratuaren bidez, bai eta irtenbide berritzaileak lantzea ere administrazio publikoaren, lurraldearen eta gizartearen arloan. Ramón Gonzalo NUPeko errektoreak eta Mar González Tracasa Instrumentaleko zuzendari kudeatzaileak sinatu dute katedra hori sortzeko hitzarmena NUPen. Ekitaldian izan dira, halaber, Juan Cruz Cigudosa Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilari eta Tracasa Instrumentaleko administrazio-kontseiluko burua eta Ana Burusco Unibertsitateko zuzendari nagusia.

Ikusi albiste osoa