Adimen Artifizialeko erakustaldiak.
Ekitaldira joandakoek adimen artifizialeko teknikak probatu eta ikasi zituzten ekitaldiko sei erakustaldien bidez, guztiak ere Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrako kide eta laguntzaileek azalduak. Kasu guztietan, tresna horien ahalmena eta egungo mugak erakutsi ziren.
Erakustaldian, erabiltzaileek aukeratutako gaietan oinarritutako musika sortzeko gai den IA aurkeztu zen. IAren ereduetako alborapenak ere jorratu ziren, irudiak sortzean aurreiritziak nola isla ditzaketen agerian utziz, hala nola zenbait genero edo arraza lanbide espezifikoetan neurriz kanpo irudikatzea. Gainera, erretratuak animatzeko tresna bat erakutsi zen, aurpegiko esamoldeak irudi estatiko batera eramanez, bai eta bospasei segundoko grabazioa duten ahotsak klonatzeko tresna bat ere. Testua, irudiak eta audioa prozesatzeko gai den IA multimodalean ChatGPTk egindako aurrerapenak nabarmendu ziren, eta testutik abiatuta irudiak sortzeko ereduen erakustaldiak egin ziren.
Erakustaldiaren eta bozketaren momentu bat.
2024ko IAren Astean "Artea eta IA" lehiaketak egin ziren, "Arte Digitala eta Adimen Artifiziala" eta "Mikrokontakizunak eta Adimen Artifiziala" kategoriekin. Bi kategorietan bilatzen ziren "Donejakue bidea Nafarroan" gai komuneko obrarik onenak.
Bi kategorietako lehenengo postuak 400 eurokoak ziren, eta bigarren sariak eta publikoaren sariak ere banatu ziren, 250 eta 150 eurokoak, hurrenez hurren. Guztira 81 lan aurkeztu ziren lehiaketara, eta horien artean epaimahaiak kategoria bakoitzerako 10 finalista aukeratu zituen. Publikoak, bere aldetik, boto txartel baten bidez bozkatu zuen bere lanik gogokoena, lan finalisten erakusketa bisitatu ondoren.
Artean, Áurea López Rodríguezek irabazi zuen lehen saria "Huella peregrina en Navarra" lanagatik, bigarren Ricardo Otamendi García izan zen, "El camino del futuro" lanarekin, eta publikoaren saria Manuela García Arturi eman zitzaion, "Caminos de ayer, viajeros del futuro" lanagatik. Mikrokontakizunetan, lehen saria Ainhoa Arnaiz Tomék jaso zuen, "La IA no es para burros" lanagatik; bigarrena Javier Casado Mayayok, "A pasos agigantados" lanagatik, eta publikoaren saria Ainhoa Arnaiz Toméri ere eman zioten, "La IA no es para burros" lanagatik.
En arte, Áurea López Rodríguez se hizo con el primer premio por "Huella peregrina en Navarra", el clasificado en segundo lugar fue Ricardo Otamendi García, con “El camino del futuro” y el premio del público recayó en Manuela García Arturo por “Caminos de ayer, viajeros del futuro”. En microrrelatos, la primera premiada fue Ainhoa Arnaiz Tomé por "La IA no es para burros", el segundo fue Javier Casado Mayayo por “A pasos agigantados” y el galardón del público recayó también en Ainhoa Arnaiz Tomé por “La IA no es para burros”.