2024ko urriaren 14an osotara 140 lagunek bete zuten Iruñeko Kondestablearen Jauregiko ekitaldi-aretoa Adimen Artifizialaren bigarren Astean parte hartzeko. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Konputazioaren Zientzien eta Adimen Artifizialaren Tracasa Katedrak antolatu du Astea Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuarekin lankidetzan. Ekitaldian “Kodetik gorputzera” izenburuko hitzaldia eman zuen Julián Estévez Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta errobotikari eta adimen artifizialari buruzko dibulgatzaileak, eta adimen artifizialak hamarkadetan zehar izan duen bilakaerari buruz hitz egin zuen.