NUPek eta Nafarroako Teknologien eta Nekazaritzako Elikagaien Azpiegituren Institutuak (INTIA, SA) akordio bat sinatu zuten 2022ko otsailean Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nekazaritzako Elikagaien arloko Transferentziaren eta Berrikuntzaren Katedra sortzeko.
INTIA Katedraren helburu nagusia zenbait arlotan ezagutza sortzen laguntzea da: nekazaritza, abeltzaintza, arrisku eta azpiegiturak, digitalizazioa, nekazaritzako ekonomia, kudeaketa, nekazaritzako elikagaien kalitatea, kalitatearen ziurtagiriak, nekazaritzako elikagaien sustapena, etab.
Oro har, katedrak lankidetzako modalitate jakin batzuk ditu ardatz, hala nola ikerketa-proiektuetarako eta ezagutza transferitzeko jardueretarako laguntza; doktoretza-tesiak eta ikasketen amaierako lanak egiteko laguntza; etengabeko prestakuntza; enpresetako praktikak, eta transferentziako, dibulgazioko eta prestakuntzako jardueren antolaketa.