Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Jarduerak

INTIA-ren Sartagudako finka ekologikoa bisitatuko dute maiatzaren 22an

INTIA Katedrak jarduera bat antolatu du nekazaritza ekologikoko esperimentazioa ezagutzeko

INTIA Katedrak landa-irteera bat antolatu du Sartagudan nekazaritza ekologikoaren arloan egiten ari diren esperimentazioa ezagutzeko. 20 hektareako lursail bat da, eta, bertan, nekazaritza ekologikoko ikerketa eta esperimentazioa egiten dute duela urte batzuetatik. Fruta-arbolak, baratze estentsiboak, lekadunak, labore-txandaketak eta makineria espezifikoak ardatz dituzten saiakuntzak egiten dira, nekazaritza ekologikoarekin lotuak betiere. 

Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako GMETeko ikasle guztientzat zabalik dago jardunaldia, baina, batez ere, Nekazaritzako Elikagaien Ingeniaritzako Masterreko ikasleak eta Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Graduko “Nekazaritza Ekologikoa” irakasgaikoak joan ohi dira.


INTIA Katedra
Alberto Enrique Martín
Olibondoak eraikina
Arrosadiko campusa 31006 Iruñea
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua