Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Jarduerak

Stuttgarteko udako eskolarako beka (Alemania)

INITA Katedrak beka bat emanen du Hohenheimgo Unibertsitatean ikastaro bat egiteko (Stuttgart, Alemania)

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren INITA Katedrak beka bat emanen du Hohenheimgo Unibertsitatean (Stuttgart, Alemania) udako eskola batean parte hartzeko. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Nekazaritzako Ingeniaritzako eta Biozientzietako Goi Mailako Eskola Teknikoko Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzako Graduko eta Nekazaritzako Ingeniaritzako Masterreko ikasleei dago zuzendua, baldin eta udako eskolaren antolatzaileek onartzen badituzte.

Beka 1.000 eurokoa izanen da, eta prestakuntza amaitutakoan ordainduko zaie.

"Nola bihurtu berrikuntza interaktiboan laguntzeko aholkulari" da ikastaroaren izena, etorkizunean berrikuntzako aholkulari arituko direnentzat dago antolatua eta 2023ko irailaren 11tik 15era emanen da.

i2connect udako eskolarako hautaketa-prozesuan parte hartu nahi duten pertsonek berrikuntzari, nekazaritzari, komunikazioari eta/edo lanak errazteko prozesuei eta horiekin lotutako gaiei buruzko ezagutzak izan beharko dituzte. Ingelesez ongi jakitea ere beharrezkotzat jotzen da.

Eskaerak egiteko epea apirilaren 30a arte egonen da zabalik. Antolatzaileak 2023ko maiatzaren 10ean jarriko dira harremanetan onartutako ikasleekin.

Hemen egin dezakezue ikastarorako eskaera.

i2connect proiektuaren funtsezko helburuetako bat etorkizuneko aholkularien trebetasun, gaitasun eta jarrerak indartzea da, berrikuntza interaktiboa bultzatzeko. Aukera zoragarria da unibertsitateko irakasleek eta ikasleek berrikuntza interaktiboko gaitasunak eskuratu edo indartu ditzaten. Udako eskola 2023ko irailaren 11tik 15era izanen da, Hohenheimgo Unibertsitatean (Stuttgart, Alemania), eta bi bilera eginen dira online (uztailean eta udazkenean).

Ikastaroan, berrikuntza-sareen esparruan aholkularitza-lanak egiteko funtsezkoak diren gaiak eta kontzeptuak landuko dira, hala nola prozesu interaktiboetarako laguntza eta Nekazaritzako Ezagutza eta Berrikuntza Sistemen (AKIS) kontzeptua. Ikastaroan, askotariko ariketa interaktiboak erabiliko dira ikasleen parte-hartze aktiboa eta sormena sustatzeko eta etorkizuneko aholkulari gisa duten eginkizunaz eta aholkularitza-zerbitzuak arrakastaz emateko garatu behar dituzten gaitasunez sentsibilizatzeko.

Bi bekaren deialdia argitaratu da; hemen aurkituko duzue.


INTIA Katedra
Alberto Enrique Martín
Olibondoak eraikina
Arrosadiko campusa 31006 Iruñea
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua