Katedrak ingeniaritzaren hainbat arlori buruzko ikerketa-proiektuak sustatuko ditu, eta Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialeko (COIINA) eta Fundación Industrial Navarrako zuzendari eta elkargokideek Unibertsitatean parte hartzea bultzatuko du, esperientziak partekatu eta profesionalentzako prestakuntza-jarduerak antola ditzaten.
Ikasleei begira, jarduera hauek sustatuko dira: doktoretza-tesiak eta master eta gradu amaierako lanak egitea, Espainiako eta nazioarteko enpresetan praktikak egitea, beste unibertsitate batzuekin trukeak egitea eta produkzio zentroetara bisitak egitea. Gainera, sari- eta beka-deialdiak antolatuko dira, bai eta ikasleei lanbidean hastea errazteko jarduerak ere.