Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Jarduerak

2023(e)ko irailaren 10a

Navarra Talent Challenge 2023 (Deialdia)

 

Datorren urriaren 6an eta 7an Navarra Talent Challenge jaialdiaren II. edizioa eginen da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren instalazioetan

Ekitaldi horretan, ingeniaritzako ikasleei erronka batzuk proposatuko dizkiete Nafarroako enpresa-sareko enpresa oso garrantzitsu batzuek, eta 24 orduko epean egin beharko diete haiei aurre. Ingeniaritza eta Industria Katedrak antolatutako erronka honetan Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak (COIINA) hartzen dute parte, eta ingeniaritzako ikasleei aukera ematen die beren talentua Nafarroako enpresa nagusietako zenbaiti erakusteko. 

Azkenik, aipatzekoa da 4.000 €-ko saria banatuko dela 1. eta 2. sailkatuen artean. Hala ere, parte hartzeagatik bakarrik, izena eman duten ikasle guztiek laneratzeko aukerak errazteko bi saio praktiko jasoko dituzte doan.

Deialdia

“Navarra Talent Challenge” deialdiaren II. edizioa

 

Non eman behar dut izena?

Kartelaren QR kodea
 

OHAR GARRANTZITSUAK: Eskaerak aurkezteko epea irailaren 30era arte dago zabalik


Ingeniaritzaren eta Enpresaren Katedra