Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Jarduerak

GAL/MALen aurkezpenen tailerra

Hiru saio ditu, eta guztiak ere goizeko 09:00etatik 11:00etara eginen dira. NUPeko IITIGMETeko ekitaldi aretoan (Haginak eraikina) eginen dira azaroaren 18an eta 25ean, eta COIINAn abenduaren 2an. Ingeniaritzako ikasle guztiei irekia (postu mugatuak). Etor zaitez: aukera izanen duzu zeure potentzial guztia ateratzeko eta aurkezpena lantzeko CEOei jendaurrean hitz egiteko aholkuak ematen dizkieten komunikazio aditu batzuekin batera. 

Tailerrak honako hauek dira:

Taldeko 3 saio edukia diseinatzeko eta aurkezpen- eta defentsa-teknikak lantzeko
Banakako 3 saio azken proba egiteko eta feedbacka emateko

Taldeko lehenbiziko bi saioak IITIGMETeko (Haginak eraikina) ekitaldi aretoan izanen dira, eta azkena COIINAren instalazioetan:

1. saioa: azaroaren 18an, ostirala, 09:00etatik 11:00etara. Defentsa eta aurkezpena egiteko baldintzak. Hasierako planteamendua.
2. saioa: azaroaren 25ean, ostirala, 09:00etatik 11:00etara. Defentsarako edukiak diseinatzea.
3. saioa: abenduaren 2an, ostirala, 09:00etatik 11:00etara. Defentsarako eta aurkezpenerako teknikak.

Banakako saioak IALaren defentsa eginen den gela berean egiten dira, defendatu baino aste batzuk lehenago.

EMAN IZENA HEMEN!


Ingeniaritzaren eta Enpresaren Katedra