Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Jarduerak

2022(e)ko azaroaren 10a

“Navarra Talent Challenge” lehiaketaren I. edizioa

IED, VISCOFAN, LIEBHERR, VOLKSWAGEN NAVARRA, DAS-NANO ETA ZABALA ENPRESEK PARTE HARTUKO DUTE “NAVARRA TALENT CHALLENGE” LEHIAKETAREN LEHEN EDIZIOAN

Guztira Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritzako 56 ikaslek parte hartu zuten joan den ostiralean eta larunbatean (urriak 7 eta 8) Navarra Talent Challenge izeneko lehiaketaren lehenbiziko edizioan. Lehia horretan, zazpi laguneko taldetan jardun ziren 24 orduz Sarion (Arrosadiko campusa)  IED, Viscofan, Liebherr eta Volkswagen Navarra enpresek proposatutako erronka errealei aurre egiteko. Unibertsitateko Ingeniaritzaren eta Enpresaren Katedra izan da antolatzailea; katedra horren kudeatzaileak Industria Ingeniarien Elkargo Ofiziala (COIINA), Fundación Industrial Navarra fundazioa eta NUP dira.

Hauek dira talde irabazleko kideak: Mikel Baños Maeztu, Iker Artajo Navarrete, Alfonso Abascal de Orte, Mónica Piérola Gaviria (guztiak Industria Teknologietako Graduko laugarren ikasmailakoak), Bryan Jiménez Paredes (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Graduko laugarren ikasmaila) eta Iván Joao Pérez (Industria Ingeniaritzako Masterreko ikaslea). Viscofan enpresak alkaliaren bilketaren automatizazioari buruz proposatutako erronkari eman zien erantzunari esker irabazi zuten, eta 1.400 euroan balioetsitako esperientzia-pack bat jaso zuten sari modura.


Hauek izan ziren bigarren postua lortu zuen taldeko kideak: Pablo Sebastián Aguirre Fernández eta Eduardo Teixeira Zapata (Industria Teknologien Ingeniaritzako Graduko laugarren ikasmaila), Sergio Espinal Márquez (Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoko Graduko laugarren maila), Aimar Nicuesa Usandizaga (Informatikako Ingeniaritzako Graduko laugarren ikasmaila), Miguel Durán Escudero (Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterra) eta Iñigo Alemán Rodrigo eta Iñigo Ullate Alcalá (biak Industria Ingeniaritzako Masterrekoak). Talde horrek Liebherrek proposatuko erronkari eman zion soluzioa, eta piezak kabinan eskuz margotzeko prozesuan lesio muskuloeskeletikoak prebenitzea zuen gai nagusi. Taldeak 600 euroko balioa duen esperientzia sorta bat jaso zuen saritzat.

EPAIMAHAIA ETA AURRE EGIN BEHARREKO ERRONKAK

Sarien epaimahaia NUPeko irakasle batzuek eta Das-Gate Veridas eta Zabala Innovation Consulting enpresetako zenbait profesionalek osatu zuten.

Zehazki, honako erronka hauek proposatu zitzaizkien ikasleei:
IED Green Gym, from pedals to grid
Liebherr – Lesio Muskuloeskeletikoen Prebentzioa piezak kabinan eskuz margotzeko prozesuan

Viscofan – Alkaliaren bilaketa automatizatzea
VW Navarra – Pinturaren koloreen kudeaketa optimizatzea

Sari horien helburua NUPeko Ingeniaritzaren eta Enpresaren Katedraren helburuen barrenean dago; hain justu, ikasleek taldean lan egiteko eta ingeniaritzarekin loturiko arazoei irtenbide berritzaileak emateko duten gaitasuna sustatu nahi dute, eta enpresa parte-hartzaileek gazte talentudunak kontrata ditzaten lagundu nahi dute.

 

Sariak emateko ebazpena (gaztelaniaz)

Sariak emateko ebazpena (euskaraz)

 

El Navarra Talent Challenge 2022 se realiza con la colaboración del Departamento de Universidad, Innovación y Transformación Digital de Gobierno de Navarra.

 

Fuente: COIINA


Ingeniaritzaren eta Enpresaren Katedra