Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki ohola

Onetsi da 4.0 Industriaren Katedraren GALen sariak emateko deialdia

Eskaerak aurkezteko epea 2023ko irailaren 30ean bukatuko da.

Onetsi egin da Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak osatutako 4.0 Industriaren Katedraren gradu amaierako lan hoberenaren saria emateko deialdia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko (IITIGMET) graduko edozein titulaziotako ikasle unibertsitarioei zuzendua, baldin eta 2022-2023 ikasturtean arlo horiei buruz egin badituzte beren gradu amaierako lanak.

Eskaerak aurkezteko epea 2023ko irailaren 30ean bukatuko da.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoak (CITI Navarra), zeinek 4.0 Industriaren Katedra osatzen baitute, beharrezkotzat jotzen dute jakintza sortzea honako esparruetan: Fabrikazio Aurreratua, Diseinu Industriala, Big Data, Automatizazioa eta Robotika eta Efizientzia Energetikoa.

  • Lehenbiziko sari bat, 1.000 eurokoa, Gradu Amaierako Lan hoberenarentzat
  • Bost bigarren sari, bakoitza 200 eurokoa

Sarietara aurkeztu nahi duten izangaiek aldez aurretik alta emanda egon behar dute CITI Navarran Ikasle Akreditatu gisa (esteka honetan klik eginda) edota elkargokide gisa (esteka honetan klik eginda) baldin eta gradua amaitua badute eskolak eskaintzen dituen espezialitateetako edozeinetan.

Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu da.

Ebazpenerako SARBIDEA

Eskaera-inprimakia