Hasiera > Enpresetako praktikak
4.0 Industriaren Katedraren helburu nagusietako bat da Gradu Amaierako Lanak (GAL) eta Enpresa Curriculumeko Praktikak egiten laguntzea, honako jarduera hauen esparruan:
Ildo horretan, beka ordainduak eskainiko dira GALa eta Enpresetako Praktikak irakasgaia egiteko. Beka horiek Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko (IITIGMET) graduko edozein titulaziotako ikasle unibertsitarioei zuzenduta egonen dira.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoarekin (CITI-Navarra) batera, 4 bekatarako deialdia egin du 4.0 Industriaren Katedrak sustatutako “Praktikak Nafarroako enpresetan Auburneko Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleekin” ikastarorako.
NUPeko iragarki ohol elektronikoa
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoarekin (CITI-Navarra) batera, curriculumetik kanpoko praktikak egiteko 2 beka ordaindutarako deialdia egin du 2022-2023 ikasturtean. IITIGMETek ematen dituen gradu industrialetarako eta NUPeko Soziologia Aplikatuko eta Gizarte Laneko graduetarako dira beka horiek. Praktikak honako hauetan oinarrituko dira: proiektuen arloko kudeaketan eta tramiteetan laguntzea, eta energia berriztagarrien eta eraginkortasun energetikoaren sektoreko prestakuntza-beharren diagnostikoa egitea, komunitateen energetiko proiektuei aplikatuta.