Hasiera > Iragarki ohola
Eskala txikian espagetiekin eraiki diren sei egiturek irabazi dute gaur, larunbata, apirilak 22, Egituren III. Lehiaketa Nazionala, zeina Nafarroako Unibertsitate Publikoan egin baita.
Lehiaketan maketa hoberenak zein ziren baloratzeko, aztertu zuten haien egiturek zer-nolako gaitasuna zuten karga grabitatorioarekiko, gainera mugimendu oszilatorioa gehituta, benetako gertaera sismiko batean gertatzen den bezala. Proiektuak egiteko kilo bat espageti eta kola erabili zituzten.
Aurreko urteekin alderatuta, parte-hartzaileen kopurua bikoiztu egin da lehen aldiz NUPen egin den edizio honetan. Berritasun garrantzitsuenetako bat izan da kategoria berri bat sortu dela, junior kategoria, eta, hala, ikastetxeetako ikasleek ere aukera izan dute parte hartzeko. Zehazki, ikastetxe hauek hartu dute parte: Liceo Monjardin, Jesuitak, Teresiarrak eta Vedruna.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Arrosadiko campuseko Haginak eraikinean egin zen lehiaketa, eta hauek antolatu zuten: Nafarroako Industria Ingeniaritzako Graduatuen eta Ingeniari Teknikoen Elkargoaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 4.0 Industriaren Katedra, Forjados Viarpre, FS GROUP Engineering, Nabrawind, Tetrace, Nafarroako Unibertsitatea, Desait Tech eta Viguetas Navarras.
Guztira 146 lehiakidek hartu zuten parte, bi kategoriatan: junior kategoria (16 talde eta 69 pertsona) eta senior kategoria (29 talde eta 77 pertsona).
45 proiektu aurkeztu ziren. Epaimahaiak, erakunde antolatzaileen ordezkariek osatuak, “aurkeztutako egituren maila altua” nabarmendu zuen, “baita mugimendu sismikoarekiko benetan erresistenteak diren diseinu berritzaileak ere”. 2.000 euro zeuden sarietarako.
Hauek izan ziren zazpi sarien irabazleak:
– Junior kategoria. Jesuiten ikastetxeko hauek: Aimar Peragon, Miguel Zamora, Natalia Bañon, Miguel Achaerandio eta Diego Lopez.
– Senior kategoria: Jesús Musito, Nafarroako Unibertsitatekoa (bakarrik aurkeztu den parte-hartzaile bakarra).
Lehiaketaren helburua zen ikasleek analizatzea zenbateko ahalmena zuten beren egiturek grabitate karga bati eusteko eta oszilazio mugimendu bat gehituta, egiazko gertaera sismikoetan gertatzen den bezala; izan ere, ingeniaritza sismiko profesionalean egiten diren proben antzeko testak egin ziren.
Mahai berezi bat erabili zuten, enpresa antolatzaileetako batek horretarako espresuki eraikitako makina bat zuena. Makinak bi egituratarako erreplikatzen du mugimendu sismikoa aldi berean. Egiturek erakutsitako erresistentziaren arabera indar sismikoak aldatuz egin zituzten probak ikasleek. Egitura-ahalmen hoberenaren saria irabazi duen egiturak 10 kg-ko pisuari eutsi zion 25 segundoz.