Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki ohola

5 bekatarako deialdia egin da Ingeniaritzako ikasleek proiektu bat egin dezaten Auburneko ikasleekin batera Nafarroako enpresetan

Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta CITI Navarrak, 4.0 Industriaren Katedraren bidez, 5 bekatarako deialdia egin dute NUPeko 5 ikaslek Nafarroako enpresetan praktikak egiteko programa bat egin dezaten Auburneko Unibertsitateko (AEB) ikasleekin batera.

Bekak ikasle hauei daude zuzenduta: Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko (IITIGMET) graduetako ikasleei, baldin eta gutxienez 150 kreditu gainditu badituzte, eta IITIGMETen emandako masterren bateko lehen ikasmailako ikasleei. 

Ikastaro horrek benetako bizitzako lan esperientzia bat eskaintzen die ikasleei, non nazioarteko ingurune batean eta taldeko lanaren bidez ingeniaritzako problema bat ebatziko duten. Auburneko Unibertsitateko irakasleek gidatzen dute ikastaroa, eta ikasleek taldeetan eginen dute lan, unibertsitate horretako irakasleen eta Espainiako enpresetako langileen aholkularitzapean (Viscofan, Tracasa, CENER eta Aditech).

Ikastaroa amaitutakoan, parte-hartzaileek aukera izanen dute seihileko batean Auburneko unibertsitatean (Alabama, AEB) ikerketa-proiektu batean lan egiteko, kostu akademikorik gabe, egoitza eta joan-etorriak besterik ez ordainduta.

"NUPen iragarki-ohol elektronikorako esteka"

Ebazpena

Eskabidea

Bideo honetan 2022ko edizioko irudirik hoberenak ikus daitezke:

https://youtu.be/jWVMbMjTSYM