Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki ohola

Egituren III. Lehiaketa Nazionala

Abian da Egituren Lehiaketa Nazionalaren hirugarren edizioa. Bertan gazteen talentua proban jarriko da, lurrikara bati aurre egiteko gai izanen den eraikin bat eraiki beharko baitute espagetiekin.

Lehiaketa apirilaren 22an izanen da (larunbata) NUPen, eta oraingoan bi kategoria egonen dira:

Senior kategoria: ikasketa teknikoetako edo diseinuko ikasleak eta ikasketa teknikoetako edo diseinuko tituludun berriak, 18 eta 30 urte bitartekoak.

Junior kategoria: 18 urtetik beherako ikasleak.

Sariak hauek izanen dira:

a) 1.000 €-ko saria egitura-ahalmen hoberenari (parte-hartzaileen bi kategoriak hartzen ditu barne).

b) 200 €-ko saria senior kategoriako diseinu hoberenari.

c) 200 €-ko saria junior kategoriako diseinu hoberenari.

d) Sare sozialen saria: 200 € (senior kategoria).

e) 200 €-ko accesita Nafarroako Unibertsitateko ikasleen diseinu hoberenari.

f) 200 €-ko accesita NUPeko ikasleen diseinu hoberenari.

Lehiaketaren informazio guztia eta izena emateko oinarriak ekitaldiaren webgunean daude kontsultatzeko https://www.concursonacionalestructuras.es/

Honako hauek dira antolatzaileak:

  • 4.0 Industriaren Katedra (CITI Navarra eta NUP)
  • Desait Tech
  • Forjados Viarpre
  • FSGROUP Engineering
  • Nabrawind
  • Tetrace
  • Nafarroako Unibertsitatea
  • Viguetas Navarra