Hasiera > Iragarki ohola
CITI Navarrak, 4.0 Industriaren Katedraren bidez, Ingeniaritza Elektronikoaren V. Astean parte hartu du aurten. Otsailaren 5etik 8ra izan da, NUPen, i2tec ikasleen elkarteak antolatuta.
Hiru egunetan zehar, ingeniaritza elektronikoaren aplikazio batzuk ezagutarazteko zenbait saio egin ziren, adibidez hiru orduko ikastarotxoak, besteak beste gai hauei buruzkoak: Arduinoaren hastapenak, murgiltze-soinua Jaulaben, 3D inprimaketa, PCBen diseinua, creative coding eta lebitatzaile akustikoaren eraikuntza.
Zehazki, Rocío Vidalek (La Gata de Schrödinger) astelehenean eman zuen hitzaldia babestu du Katedrak. Dibulgazio zientifikoko youtuber ezagun horrek adimen artifizialari buruz hitz egin zien 100 ikasleri baino gehiagori. Jardunaldi berean Martí Montferrer "CdeCiencia" YouTubeko kanalaren sortzaileak ere hartu zuen parte.
Gainera, Xabier Aláez CITI Navarrako elkargokide eta inBiot Monitoring enpresakoak (ANAITeko enpresa bazkidea) beste hitzaldi bat eman zuen, Bertan, ekintzaile gisa izandako esperientzia kontatu zuen lehen pertsonan, eta proaktibo izatera eta beren garapen profesionalean eta lan garapenean eskura dituzten tresna guztiak erabiltzera animatu zituen ikasleak.
Esteka honetan, hiru egun horiek laburtzen dituen bideo bat dago.