Biologia Sintetikoaren Katedra interfaze izan da aurten iGEM nazioarteko lehiaketako parte-hartzaileen eta prozesu biologiko eta bioteknologikoekin lotutako hainbat enpresaren artean; lotura horren helburua izan da batetik ikasleen esperientzia akademikoa osatzea bioteknologiaren arloko Nafarroako enpresen aurkezpen orokor baten bidez, eta, bestetik, bertaratu ziren ikasleen profilarekiko interesa duela adieraztea. Bisitatutako enpresen artean daude CINFA, Ingredalia, CNTA, IKAN, MOA, NEUROFIX, Viscofan, Verleal, Osasuna, AINIA, NUCAPS eta Albéniz.