Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Iragarki-ohola

2021(e)ko ekainaren 4a

Genome Proyect Write partzuergoa

Juanjo Rubiok Genome Proyect Write izeneko proiektua aurkeztuko du 2021eko ekainaren 4an, 9:30ean, Biologia Sintetikoaren Katedrak antolatutako bilera batean.

Parte hartu nahi baduzu, idatzi mezu bat catedra.biologiasintetica@unavarra.es helbidera, eta sarbidea emanen dizugu bilera birtual horretara.

Genome Project-write (GP-write) nazioarteko ikerketa-proiektu ireki bat da, zenbait arlotako zientzialariz osatutako talde batek gidatzen du, biologiaren, kimikaren, biologia konputazionalaren, ingeniaritzaren, gizarte zientzien eta etikaren arloko zientzialariz osatutako talde batek, eta genomaren ingeniaritza lantzen dute osasun publikorako eta nekazaritzarako garrantzitsuak diren organismoetan.

 

Giza genomaren irakurketa egitea 2003an lortu zuten osorik, eta ikerketaren historiako ekintza gogoangarrienetako bat da askoren ustez; izan ere, mundu mailako iraultza eragin zuen zientzian eta medikuntzan, genomikan oinarritutako diagnostikoan eta terapeutikan batik bat.

Orain, zientzialari askoren ustez, gure eredu genetikoa egiaz uler dezagun, DNA “idatzi” egin behar dugu, eta genomak hutsetik eraiki. Nahiz eta DNAren kodearen irakurketak aurrera egiten segitu duen, ez gara erabat gauza DNAren kodea idazteko, eta horrek mugatu egiten du sistema biologikoak ulertzeko eta manipulatzeko daukagun gaitasuna. Horretarako, eskala handian egin beharko dira ikerketa eta garapena. GP-write proiektuak sistema biologikoen ingeniaritzaren arloan lan egin nahi du gizadiaren arazo globalei erantzutearren.

 

Human Genome Project (HGP) proiektuaren ondoriozko aurrerapen teknologikoetan eta jakintzan oinarritua dago GP-write, eta helburua informazio ugari sortzea da DNAren nukleotido-oinarrien sekuentzia bere propietate fisiologiko eta portaera funtzionalekin konektatu ahal izateko. Hartara, terapia seguruagoak, eraginkorragoak eta merkeagoak garatuko dira, eta mota askotako aplikazioak izanen dituzte energiaren, nekazaritzaren, osasunaren, produktu kimikoen eta bioerremediazioaren arloetan. Onura horiez gainera, genomen analisiko, diseinuko, sintesiko, mihiztaketako eta probetako teknologia berrien garapen komertziala ere ekarriko du, arrazoizko prezioa izan dezaten eta denok eskuratzeko modukoak izan daitezen.

(https://innovacionsocialnavarra.com/es/)


Biologia Sintetikoaren Katedra
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Arrosadiko campusa
31006 Pamplona-Iruña
Tel. Tel. 948 168 412