2023an garatuko diren proiektuetarako eskabideak aurkezteko epea uztailaren 14an amaituko da.
Nafarroako Errege Bardearen Komunitateak Nafarroako Errege
Bardearekin lotutako gaiei buruzko ikerketa zientifikoko proiektuak
sustatzen ditu. Finantzaketa hori lortzeko, beharrezkoa da proposatutako
proiektuetan kideen arteko berrikuspena egitea deialdian deskribatua
dagoen moduan.
2023an garatu beharreko proiektuetarako eskabideak aurkezteko epea
2022ko ekainaren 13an hasi zen, eta uztailaren 14an amaitu.
Ebaluazio prozesu horren emaitzak baremazio bat ematen du
aurkeztutako proiektuei buruz. Baremazio hori Nafarroako Errege
Bardeako Batzarrarentzat informatiboa eta ez-loteslea da, eta deialdi
honetan aurkeztutako proiektuei finantzabidea esleitzeko ahalmena du.
Deialdira sartzeko modua duzu NUPeko iragarki ohol elektronikoko
“Ikerketa” atalean: https://bit.ly/39zvXwO