Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Izenpe zientifikoaren normalizazioa

Izenpe normalizatua da ikertzaileak argi identifikatzen duen izenpe forma bat aukeratzea, beste gainerako ikertzaileengandik bereizten duena.

Normalizatu gabeko izenpeak dakarrena da lanak era desberdinetan izenpetzen direla, eta ondorioz, egilea datu-baseetan eta indizeetan bi egile edo gehiago bezala agertzen da. Honek dakar ekoizpen akademikoaren kalkulua, aipamenen kalkulua eta argitalpenen ikusgarritasuna txikiagoa izatea.

Gainera, badago beste arazo bat, nazioarteko datu-baseek Espainiako egileak bigarren deituraren arabera indexatzen dituztela, lehen deitura bigarren izena delakoan. Halatan, Fernando Sánchez García, honela agertuk zen: García, FS.

Izenpea normaltzeko gomendioak:

  1. Deitura oso arruntak ez dauzkaten egileentzat. Izena eta deitura bat erabiltzea gomendatzen da: Antonio Moracho.
  2. Deitura arruntak dauzkaten egileentzat. Gomendioa da izena eta bi deiturak erabiltzea, deiturak gidoi batez elkartuta, esaterako, Antonio Caballero-Plasencia.
  3. Izen konposatuak edo/eta deitura konposatuak edo/eta hizkiekin: Gomendioa da gidoi baten bidez elkartzea: Ignacio-María Ruiz-de-Luzuriaga.
  4. Oso garrantzizkoa da beti berdin izenpetzea.

FeCYTek badauka egileen eta erakundeen izenak normalitzatzeko gomendio-sorta bat:

Propuesta de manual de ayuda a los investigadores españoles para la normalización del nombre de autores e instituciones en las publicaciones científicas