Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Irakasleak

Partes de este texto:

Baliabide elektronikoak

Nola erabiltzen ahal ditut liburutegiak eskaintzen dituen baliabide elektronikoak?

  • Liburutegiaren baliabide elektronikoak hainbat lizentziarekin daude kontratatuta, eta lizentzia bakoitzak bere erabilera-baldintzak ditu. Oro har, debekatuta dago datuen, artikuluen eta erregistro bibliografikoen erreprodukzio edo jaitsiera masiboa, horiek zabaltzea Nafarroako Unibertsitate Publikokoak ez diren pertsonen artean, edo merkataritza asmotan erabiltzea.
  • Ikusi, inprimatu edo gordetzea zilegi da, betiere kopuru arrazoizkoan eta ikasketa, irakaskuntza edo ikerketa helburuekin.
  • Beste lagunei baliabide baten existentzia jakinarazteko, baliabidearen lotura emango da, ez dokumentu bera.

Posta elektronikoaren bidez parteka dezaket egile eskubideek babesten duten dokumentu bat?

Ez, ez bada haren lizentziak horretarako baimena ematen duela.

Zilegi da agiri babestuak sarbide publikoko webgune batean jartzea?

Ustiapen eskubideen titularraren baimena baldin badaukat soilik. Baimen hori kontratu baten bidez eman behar da.

Lanak nik neuk eginda badira ere, soilik  jarri ahal ditut ustiapen eskubideak ez baditut laga argitaratu ditudanean.

Zein dokumentu ahal dut jarri NireIkasgelategian?

Beste batzuen eskubideetara lotuak ez daudenak soilik: neure irakaskuntzako materialak, neure lanak, ustiapen eskubideak baldin baditut, jabari publikoan daudenak, sarbide irekikoak, Creative Commons lizentzia daukatenak eta ustiapen eskubideen titularraren berariazko baimena lortzen dutenak.

Ikus-entzunezko ikasmaterialei buruz, ikustea Pautas para la creación y publicación de material audiovisual en las universidades.

Hurrengo materiala ere NireIkasgelaterira igotzeko aukera egonen da, nahiz eta titularraren ustiapen baimen zehatzik ez eduki, horretarako ordaintzen baitio unibertsitateak CEDROri (Egile Eskubideen Kudeaketarako Erakundea): liburu baten kapitulu bat, aldizkari baten artikulu bat edo lan osoaren %10era arteko luzera duen zatia. Edonola ere, egiletza aipatu beharko da eta lanaren osotasuna errespetatu beharko da. Baliabide bat ezagutzera emateko modurik errazena hartara iristeko lotura ematea da, dokumentua bera eman ordez.

Zilegi da NireIkasgelategian interneten aurkitzen ditudan dokumentuak jartzea?

Dokumentua sarbide irekia daukan webgune batean badago, zilegi da esteka bat jartzea jatorrizko gunera. Dokumentua bera jartzeko, ustiapen eskubideen titularraren baimena lortu beharko litzateke, edo baimena ematen duten lizentzia daukan lana izan.

Zertaz ohartarazi behar ditut ikasleak NireIkasgelategian dauden dokumentuei dagokienez?

Kontuz ibili behar dutela haiek erabiltzean, materialak daukan eskubide babesaren arabera. Lizentziaren batek babestuta badaude (esaterako Creative Commons), haren baldintzak errespetatu behar dira.

Jakin behar dute, oro har, soilik erabilera pertsonalerako direla, ikasteko, eta soilik erreproduzitu ditzaketela horien aipamen laburrak, egilea eta iturria adierazita.

Ikusi irakaskuntzarako materialak erabiltzeari buruzko NireIkasgelaren Erabiltzeko baldintzak.

Subir

Beste batzuen lanen zatien erabilera (aipuak, irudiak)

Zilegi da beste batzuen lanak aipatzea?

Zilegi da beste batzuen lanen aipuak egitea (zati laburrak ateratzea) baimenik  eskatu gabe, baina betiere:

  • irakaskuntza edo ikerketarako bada
  • dagoeneko zabalduta dauden obrak badira
  • egilearen izena eta lanaren datuak aipatzen badira
  • testu liburua edo unibertsitateko esku-liburua ez badira. Kasu hauetan berariaz jarri beharko da kokapen bat, zeinetatik ikasleek obra horretarako sarbidea edukiko baitute

Ezin dut pasarteen bilduma bat banatu (antologia baten moduan), ez bada nire analisiarekin edo epai kritikoarekin batera.

Zilegi da ikasleei banatzea nireak ez diren lan plastikoak, soinu bidezkoak, etab.?

Soinu bidezko edo ikus-entzunezko grabazioak badira, zilegi da pasarte solteak banatzea, testuak bezala.

Argazkiak edo antzekoak badira, zilegi da lan solteak banatzea.

Betiere:

  • zabaldutako lanak badira, ez argitaragabeak.
  • egilea eta lana aipatzen badira.
  • helburua irakaskuntza-jarduera ilustratzea bada
  • unibertsitateko liburuetakoak edo eskuliburuak ez badira.

Subir

Liburuen erreprodukzioa

Zilegi da liburu bat erreproduzitzea?

Legeak kopiak egiteko baimena ematen du, baldin eta pertsona fisiko batek egiten baditu, erabilera pribaturako, ez profesionalerako eta ez enpresa-erabilerarako, zuzen edo zeharkako merkataritza asmorik gabekoa behar du izan, eta obrarako sarrera legez egin behar da eta zilegi den iturri batetik. (31.2 art.)

Zilegi da liburu elektroniko bat behera kargatzea edo haren orrialdeak inprimatzea?

Zilegi da sarbide irekiko liburuak badira edo Creative Commons moduko lizentzia bati lotuak badaude.

NUPek lizentzia emandako liburuak ere behera kargatzea zilegi da, hornitzaileak jarritako mugak kontuan hartuz.

Zilegi da beste pertsona baten doktoretza tesia erreproduzitzea?

Unibertsitateko edo unibertsitatearteko gordailuetan dauden doktoretza tesiak 2011ko ministerio arautegiari dagozkio, eta ondorioz zilegi da testu osoa behera kargatzea. Zenbait kasutan, salbuespenak egon daitezke, eta adierazita daude.

Liburutegian gordailutzen diren doktoretza tesiak inprimaki batekin batera daude, non xedatzen diren egileak baimendutako kontsultarako, erreprodukziorako eta maileguan hartzeko baimenak.

Azkenik, doktoretza tesia merkaturatzeko monografia moduan argitaratua bada, beste edozein liburu moduan hartu behar da erreprodukzioari dagokionez.

Subir

Dokumentu juridikoak

Zilegi da legeak eta sententziak erreproduzitzea?

Bai, legeria eta jurisprudentzia jabetza intelektualetik kanpo daude, arau juridikoen proiektuen moduan eta dagozkien aldizkari ofizialetan argitaratutako gainerako dokumentazio ofizialaren moduan.

Hala ere, merkataritzako datu-base juridikoetako dokumentuek, lan eratorri diren aldetik, egile eskubideen erreserba bat daukate. Haien erabilera Unibertsitateak sinatutako lizentziari lotua dago. Zilegi da erreproduzitzea, betiere ikasketa edo ikerketa helburuekin, baina ezin dira banatu.

Subir

Estekak webguneetara

Zilegi da estekak jartzea nireak ez diren web-orrialdeetara?

Bai. Zenbait gunek mugak jarri ahal dizkiote esteka egiteko moduari (adibidez, norbere logotipoak erabiltzea debekatuz).

NUPek lizentzia emandako baliabide bibliografikoetarako estekak jartzea ere zilegi da (datu baseak, aldizkarien hornitzaileak, etab.).

Subir

Baliabide askeak

Non aurki ditzaket irakaskuntzarako baliabide askeak?

Interneten aurkitzen dudan edozein baliabidek dauzkan baldintzak begiratzeaz gainera, erabilera askeko baliabideak ere aurki ditzaket (argazkiak edo ordenagailu programak) hainbat bilatzailetan. Badira aski orrialde, baliabideak dauzkaten helbide interesgarriak jasotzen dituztenak, jabari publikoan zein Creative Commons lizentziadunak.

Multimedia baliabideak:

Search Creative Commons: Eduki libreen bilatzailea, multimedia materialen hornitzaile garrantzizkoenetako batzuetan.

  • Wikimedia Commons: Erabilera libreko multimedia artxibategia.
  • Flikr: Argazkien eta bideoen ataria. CC lizentzia daukaten edukiak bilatzeko aukera ematen du.
  • Pixabay: Jabari publikoko irudien ataria.
  • Free sound: CC lizentzia daukaten audio-artxibategiak eskaintzen ditu.
  • Google irudiak

Hezkuntza baliabideak:

Beste batzuk:

Subir

+ Jakitea

Subir