Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ebaluazioa eta aukeraketa

Informazioa aukeratzea eta ebaluatzea

Gaur egungo informazio-inguruan, guztiz konektatu eta orokortuan, erlatiboki erraza da informazioa bilatzea eta aurkitzea. Arazoa izaten da informazio gehiegi egoten dela, eta informazio horretatik, zatirik handienak ez dauka inguru akademikoak eskatzen duen kalitate-maila.

Bil daitekeen informazio guztia berraztertzeko denborarik ez dagoenez, beharrezkoa da irizpideak ezartzea lan akademikorako informazio egokia zein den aldez aurretik ebaluatu eta, hortaz, aukera egiteko:

Informazioa aukeratzeko eta ebaluatzeko irizpideak:
 

Partes de este texto:

Gaurkotasuna

Batzuetan, informazioaren gaurkotasuna garrantzitsua izan daiteke. Informazioa eguneratzeko beharra aldatu egiten da aztertzen den gaiaren arabera, eta egiten den azterlanaren arabera.

Zientzia eta teknologia gaietan, informazioa zaharkitua gelditzen da oso denbora laburrean; aldiz, giza zientzietan, informazio batek daukan balioa galtzeko denbora tartea handiagoa izaten da orokorrean.

Duela hamar urteko prozesadoreei buruzko artikulu batek ez luke balio handirik edukiko. Aldiz, Nafarroako gotikoari buruzko azterlan batek, duela hamar urtekoa bada ere, balio bera izan dezake orain edo idatzi zen unean.

Informazio baten gaurkotasuna nahikoa ote den ebaluatzeko, kontuan hartu behar da baita egiten den lan mota ere. Esate baterako, Nafarroako Foru Erkidegoaren eta haren erakundeen jatorriari buruzko lan bat bada, baliozkoa izan daiteke, demagun, 1985. urteko artikulu bat; baina lana baldin bada Nafarroako gaur egungo instituzioei buruz, ez digu balioko 1985. urteko artikulu batek.

Laburpena:

  • Beti bilatu behar da informazioaren argitaratze data. Ez bada azaltzen, informazioaren fidagarritasuna zalantzan jarri beharko da.
  • Argitaratze data egokia ote den esan behar da, kontuan hartuta gaia eta egiten ari den lan mota.
  • Argitaratze data garrantzitsua ez den arren, balioetsi beharko genuke informazioa zaharkitua gelditu den, gainditua dagoen edo gai horri buruz gaurkotasun gehiago daukan informaziorik dagoen.

Adibideak
Ondoko adibideetan azaltzen dira zenbait informazio iturri, ezaugarri ezberdinak dituztenak, gaurkotasunari dagokionez. "Gure oharrak"; sakatzen badugu, hainbat jarraibide ematen dira oharrak iturri baliagarritzat hartzeko gaurkotasunaren ikuspegitik:

1. adibidea Nuestros comentarios
2. adibidea Nuestros comentarios