NUPeko webgunearen sakelako eta tabletako bertsioa webgunearen beraren egokitzapen responsive (moldagarri) bat da. Bertan, interfazeko elementuek ez dute beren kokapena aldatzen, baizik eta modu “organikoan” kokatzen dira, eta beren hurrenkera errespetatzen dute.
Nabigaziorako baditu bi elementu:
- Nabigazio-menu nagusia: NUPeko webgunearen menu nagusia eraldatu egiten da sakelako eta tabletarako bertsioan; izan ere, menu bihurtzen da pantailaren eskuineko goialdean, eta menua zabaldu egiten da haren gainean klik egiten denean.
- Nabigazio oina: Webgunearen orrialde guztietako bukaeran, zabalik dago uneoro. Webgunearen lehen eta bigarren mailako edukietara sarbide zuzena egiteko aukera ematen du.