Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Irak.-iker.

Informatika gelen administrazioa, mantentzea eta erreserba

Itzuli



Imagen del calendario de ocupación de las aulasUnibertsitateak mantentze zentralizatua daukaten informatika gela batzuk ditu, Arrosadiako, Osasun Zientzietako eta Tuterako campusetan. Beren helburua irakaskuntzan laguntzea da, batez ere. Inoiz irakaskuntzarekin, ikerketarekin, kudeaketarekin edo kulturarekin zerikusirik daukaten ekintzetan erabiltzen dira.

Gelek ordenagailu-kopuru bat daukate beren tamainaren arabera (25, 30, 50 edo 56), baita proiekzio-ekipo finkoa ere.

Informatika geletako ordenagailuek oinarrizko softwarea daukate instalatua (Office, interneteko nabigatzailea, eta abar...) Software askea, eta ikastegiek, sailek edo unitateek irakaskuntzarako erosi duten eta Informatika Zerbitzuari pasatu dioten softwarea.

Zerbitzuaren baldintzak

Aldez aurretik erreserba eginez gero, irakasleek eta administrazio unitate funtzionalek erabiltzen ahal dituzte gelak. Kudeatzailetzak, Iruñeko campusaren kasuan, eta Tuterako errektoreordeak, Tuterako campuseko kasuan, baimena ematea beharrezkoa izango da, Unibertsitatekoak ez direnek erabili ahal izateko.

Informatika gela bat erreserbatzeko beharrezkoa da eskatzaileak bermatzea arduradun bat egongo dela gelan erreserba hartu zen denbora guztian.

Ikasturtea hasi baino lehen, Unibertsitateak eskatuko egingo die ikastegiei, sailei eta unitate funtzionalei informatika gelak erabiltzeko daukaten aurreikuspena, eta inprimaki bat beteko dute, eskaera-orrian ematen diren argibideei jarraituz. Gero, egutegia argitaratuko da, hurrengo ikasturtean informatika gelen ustezko erabileraren aurreikuspenarekin:

  • Infomatika gelen ordutegia – Arrosadiko campusa (2023/2024 ikasturtea)
  • Infomatika gelen ordutegia – Tuterako campusa (2023/2024 ikasturtea)
    • Hainbat toki dago, berariaz prestaturik aurreikusten den betetze-egutegia begiratzeko.

Egutegia argitaratu eta gero, irakasleek, GERES, programaren bidez, kudeatuko dituzte altak/bajak eta beren informatika geletako erreserbetan gertatzen diren aldaketak, unean uneko erabilgarritasunari kasu eginez. Tuterako campusean, irakasleek egingo dituzten erreserben aldaketak, ikastegietako idazkarien bidez egingo dituzte.

Dokumentazio gehigarria

Informatika gelen egiturari eta erabilerari buruzko informazio orokorra
Informatika gelak erreserbatzeko eskatzeko prozedura
GERES – Informatika gelen erreserbarako eskuliburua

Harremanetarako

Erabiltzaileari Laguntza (Geletako Laguntza – Arrosadiko campusa)
Erabiltzaileari laguntza (Geletako Laguntza – Tuterako campusa)



Itzuli