Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Ikasleak

Aske erabiltzeko ordenagailuak

Itzuli



Imagen de un ordenador de las salas de libre accesoAske erabiltzeko ordenagailuen gelak ikasleentzat dira, batez ere. Zerbitzu honek eskaintzen dituen aretoetan Internetekin konexioa duten ekipoak erabiltzen ahal dira. Ekipo gehienek abio duala daukate (Windows eta Linux), eta irakaskuntzan erabili ohi diren programak instalatuta daude, praktikak, lanak eta abar hobeki egon ahal izateko.



 
 

Desgaituak

Liburutegiko Universia Aretoko bi ordenagailu egokituta daude desgaituentzat. Hainbat gailu dauzkate, ordenagailu baten ohiko periferikoak erabiltzeko zailtasunak dauzkaten pertsonei erabilera errazteko. Ekipo horiekin batera, periferiko bereziak eta beroriei loturiko softwarea deskribatzen dituen informazioa egoten da.
Desgaituek daukate ordenagailu hauek erabiltzeko lehentasuna, desgaituok unibertsitate komunitateko kideak izan edo ez. Horregatik, horiek erabiltzeko ez da unibertsitate txartela behar.

Erabiltzeko baldintzak

Erabilera askeko gelak unibertsitate komunitateko kideentzat dira, eta irakaskuntzarekin loturiko lanak egiteko erabili behar dira, debekatuta baitago beste edozein zereginetarako erabiltzea.

Erabiltzeko prozedura

Gelak erabiltzeko beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea. Ordenagailuetarako sarrera unibertsitate txartela eta hari esleituriko PIN delakoaren bidez egiten da.

Baliabideak

Eskura dauden baliabideak:
Campusa Eraikina Kokapena Ordenagailu kopurua Oharrak
Arrosadia Liburutegia Universia aretoa 23 Hainbat desgaitasun motatara egokitutako 2 ordenagailu
Arrosadia Liburutegia Lehenengo eta bigarren solairua 47  
Osasun Zientziak Osasun Zientziak Liburutegia 16  
Osasun Zientziak Osasun Zientziak 01. ikasgela - beheko solairua 31  
Tutera Tutera Liburutegia 16  
Tutera Tutera Sarrera askeko gela 28  

Dokumentazio osagarria

Sarrera askeko gelak erabiltzeko argibideak

Harremanetarako

Erabiltzaileari Laguntza (Ikasgelak)
 



Itzuli