• ES
  • EU
  • EN

Nazioarteko ikasleak

Partes de este texto:

Praktiketako ikasleak

Atzerriko ikasleak enpresetan praktikak egiteko Erasmus programaren edo beste programa batzuen esparruan etortzen ahal dira:  

  • Unibertsitateko laborategietan egonaldiak egiteko edo ikerketa-talde batean sartzeko. Halako kasuetan, ez dute oro har NUPen irakasgai batean ere matrikulatu behar eta ez dute kalifikazioen ziurtagiririk jasoko, eginen duten egonaldia ikerketa-egonaldi baten antzekoa izanen baita. Informazioa HEMEN dago eskuragarri.    
  • Egonaldi praktikoak egiteko zenbait entitatetan, hala nola eskoletan, ospitaleetan, enpresetan eta abarretan, NUPen fakultate edo eskola bakoitzarekin lankidetzan ari den entitate-sarearen arabera. Halako kasuetan, ikasleak NUPen matrikulatzen dira dagokion praktiketako irakasgaian, eta, nahi izanez gero, baita beste irakasgai batzuetan ere. Egonaldia amaitzean, ikasleek irakasgai horien kalifikazioen ziurtagiria jasotzen dute. Ikasle hauek truke-programetako ikasleen talde orokorrean sartzen dira. Hortaz, onartuak izateko, beren jatorrizko unibertsitateak izendatu behar ditu lehendabizi, eta NUPera iristen direnean beren egonaldiaren tutore arituko den mugikortasuneko arduradun bat izaten dute.