Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU

Argitalpenak

Hasiera > Argitalpenak > Argitalpenen katalogoa

Argitalpenen katalogoa

Liberales navarros en armas (1868-1876)

Ángel García-Sanz Marcotegui

LIBERALES NAVARROS EN ARMAS (1868-1876)

Ángel García-Sanz Marcotegui

Lan honek 1868 eta 1876 bitartean Nafarroako liberalek egindako ahalegin belikoa aztertzen du (moderatuenetatik hasi, alfontsotarretatik alegia, eta errepublikano erredikalenetaraino). Garai hartan sortu ziren gorputz armatuen azterketak berresten du ñabartu beharra dagoela Nafarroan karlismoak denboran eta espazioan erabateko hegemonia izan zuelako irudia.

Izan ere, urte haietan liberalek 4.000 kide baino gehiago antolatu zituzten etsaiei aurre egiteko indarretan (Nafarroako Tertzioa, Askatasunaren eta Errepublikaren Boluntarioak, Iparraldeko Tiratzaileak, Foru Guardia eta haren kontragerrillak, Milizia Nazionala eta Iruñeko Emigratuen Konpainia). Armadako buruzagi, ofizial, ofizialorde eta soldaduak eta guardia zibil eta karabinero nafarrak 2.000 bat izan zirenez, baiezta daiteke “1872 eta 1876 arteko gerran armekin borrokatu ziren bi karlista bakoitzeko gutxi gorabehera liberal bat egon zela, Zazpi Urteko Gerran bezala”.

Liburuak unitate horiek egin zituzten zerbitzu motak ere jorratzen ditu (borrokak, gidari lanak, zaindari lanak, parteen eta hornigaien garraioa, etab.), bai eta gerrako merezimenduengatik kideei emandako sariak ere (maila igoerak, kondekorazioak, laguntzak eskudirutan, pentsioak, etab.).

Gainera, liburuan aditzera ematen denez, 1875. urtearen amaieran, El Eco de Pamplona egunkariak eta El Eco de Navarra haren ondorengoak kanpaina bat egin zuten «herritar liberalek gatazkan egindako ahalegin belikoa erreibindikatzeko haiek gutxietsi eta deskalifikatzen zituztenen aurrean». Azken horien artean, Juan Bautista Fauróren eta Juan Mañé y Flaquerren kritikak gogor arbuiatu zituzten indar horien buruzagiek.

Era berean, zenbait albiste ematen ditu liberalek gerra ostean izan zuten marjinazioari buruz; gobernu kontserbadoreek eta are liberal-fusionistek ere, aitzitik, begirune handia erakutsi zieten karlistei.

Ángel García-Sanz Marcotegui Nafarroako Unibertsitate Publikoko ohorezko irakaslea da gaur egun. Haren azken liburuen artean, aipatzekoak dira Liberales navarros en la primera guerra carlista. Los cuerpos francos y el motín de 1837 (2014) eta La situación del euskera en Navarra (1860-1939) (2021).

 

Formulario de compra  | Volver al listado de publicaciones


Historia bilduma, 42
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
2023. urtea; 424 orrialde; 17 x 24 cm.
ISBN: 978-84-9769-385-1; 978-84-9769-386-8 (digital)
Precio: 24 (papel);18 euros (digital) €