• ES
  • EU


Argitalpenak

Hasiera/ Argitalpenak/ NUPen argitaratzea

NUPen argitaratzea


Aldizkari zientifikoak argitaratzeko deialdia

Argitalpen Kontseilua Unibertsitatearen argitalpen jarduera planifikatzeko ardura duen organoa da, eta Unibertsitateak argitaratu edo beste batzuekin batera argitaratu beharreko irakaskuntza, ikerketa eta dibulgazio lanak aukeratzeko prozedura baterako deialdia egiten du urtero.

Beren lanak Unibertsitatearekin argitaratu nahi dituzten unibertsitateko komunitateko kideek deialdi honetara aurkeztu behar dute.

2017ko deialdia:

Ebazpena

Deialdiaren oinarriak

Inprimakiak:

Argitaratzeko inprimakia

Argitalpen proiektuaren inprimakia

Jatorrizkoak aurkezteko arauak

Harremanetarako:

publicaciones@unavarra.es   Edurne Aranguren (Luz. 9658)

 

Partes de este texto:

Erakunde-argitalpenak

Unibertsitateko zerbitzu eta zentroei aholkularitza ematen die Argitalpen Unitateak eta bere zerbitzuak eskura jartzen dizkie beren irakaskuntza, administrazio edo komunikazio beharrek sorrarazitako erakunde argitalpenak argitaratzeko.

Erakunde argitalpenak dira, beste hainbaten artean, oroitidazki akademikoak, biltzarretako aktak, irakaskuntza edo inbestidura ekitaldietako liburuak, irakaskuntza gidak, unibertsitatean sartzeko gidak, kudeaketa txostenak, katalogoak, ekitaldi programak, edo Unibertsitateko zentro edo zerbitzuek eskatzen duten edozein argitalpen.

Zerbitzua eskatzen duen organismoak finantzatzen ditu osorik argitalpen horiek.

Harremanetarako: publicaciones@unavarra.es  Rosa Rejano (Luz. 8455)

Subir

Araudia

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren erakunde argitalpenek Marka grafikoaren eskuliburuan eta Euskararen erabileraren eskuliburuan– Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak onetsitakoak biak– ezarritako jarraibideak bete behar dituzte beren diseinuan eta edukian.

Ikusizko nortasun korporatiboa

Euskararen erabilearen eskuliburua

Subir

Esteka interesgarriak

Unibertsitatearen Genero Berdintasunerako III. Ekintza Planean jasotako erakunde komunikazioaren politikan genero ikuspegia egonkortzeko helburuarekin, testuak idaztean hizkuntza barneratzailea erabiltzea gomendatzen da.

Hizkera barneratzailea

Informazio eta baliabide gehiago nahi badituzue, idatzi Berdintasun Unitatekoei helbide honetara  unidadigualdad@unavarra.es

Subir